Ekialdetik begiratuta ez da mendi nabarmena, Mendaurren hurbiltasunak itzaltzen baitu. Ekaitza dago bien bitartean, eta askoz ezagunagoa da hau baino, metro baten gorabehera izanagatik. Ez litzateke izango, gainera, erraz asmatzen gainik altuena zein duen, buzoiagatik ez balitz. Mendebaldetik begiratuz gero, ordea, itxura nabarmenagoa du, izan ere berak lotzen ditu inguruko mendi gailur gehienak eta bera da Elamako bailararen buru egiten duten tontorra. Artikutza aldeko Donostiako Udalaren jabegoko lurraldea biltzen duen itxituraren puntu gorena ere bada eta itxitura honen berri emateko hizpide egokia bide batez, izan ere oso ibilbide luze, polit eta atsegina egin daiteke itxitura honi jarraituz. 10/12 ordu inguruko ibilaldia da, hesiaren parez pare bide osoan, etengabeko gorabehera txikiak eginez (edo saihesbideak aprobetxatuz) eta honako mendi hauen gainak gaindituz: Bianditz, Izu eta Loitzate bera, zerrendakoak aipatzearren.
Oso gertu (< 1.000 m)
IRAINGO ATAKA harrespila (402 m.) · LOITZATEKO SOROA harrespila (404 m.) · BIAMENDIKO LEPOA harrespila (645 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Oltzorrotz, Ekaitza, Arainburu, Loitzate eta Iramendi, Zubietatik | Zubieta | 1200 m | inaxio |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
IRAINGO ATAKA harrespila (402 m.) · LOITZATEKO SOROA harrespila (404 m.) · BIAMENDIKO LEPOA harrespila (645 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
loitzate
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Otsailaren 7·an - 00:33etan·an
Mendi honetara beti Goizuetatik igo naiz. Mendi larreak daude zazpirehun metrotik aurrera, eta geratzen diren 348 metroak, ibilaldia gogotik gozatuz, bidezidorrez pixkanaka igotzen dira. Udaran, behiak, behorrak nahiz bettizuak erraz aurki daitezke. Baita ere goitik ikusi daiteken paisajea paregabea da, beheko aldean ezkerrera nahiz eskubira baso ederrak aurkitzen direlarik. Bestalde bideko mendi lepoetan mairubaratza nahiz dolmen ugari aurkitzen dira.
Mendi ederra benetan.
Juan F. de Atxirika jaunari
inaxio·k bidalia 2004·ko Azaroaren 20·an - 11:38etan·an
saiatu naiz bitan erantzuten zure mezuei, baina zure korreo zerbitzariak buzoia beteta duzula erantzuten dit eta atzera bueltatu. hustu egin beharko zenuke...
> Bi galderekin natorkizue:
> Lehena, Loitzate tontorrera hel daiteke Elama errekatik gora?
bai, igoa naiz ni duela urte dexente. ez dakit bide jakinik dagoen, baina behar handirik ere ez dago egia esan, dena basoa baita, pagadia, eta nahiko garbi dago baso azpia. gogoan dut ni Elamako burdinolara joan (horma zahar batzuk besterik ez dira) eta errekan gora jarraitu nuela tarte batean, eta bizkar bat aukeratu gero, ezkerraldean aurkitutako arrasto bati jarraituz. baina, esan bezala, bide jakinik jarraitu gabe. Elamara heltzeko, berriz, Goizuetatik harrobira igotzen den pista erabil daiteke hurbilbide gisara, Artikutzako eremua ixten duen atakaraino.
Re: Juan F. de Atxirika jaunari
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Azaroaren 21·an - 13:03etan·an
Inaxio, mila esker.
Artikutza aldetik joatekoak gara. Kontatuko dizut egiten dugunean.
Por zierto, bitxia trataera.
Ez adiorik.
Artikutzatik
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Urtarrilaren 16·an - 11:52etan·an
Artikutza-Ariurdineta-Loitzate-Arainburu-Beltzuntza-Otaran-Artikutza
Artikutza herrizkatik abiatu gara. Bertora kotxez heltzeko Donostiako udalean baimena eskatu dugu.
Artikutza erreka ondoko bidetik aurrera egin dugu Oronozko Zubietaraino. Toki honetan ordura arteko norabidea -HM- aldatu egin dugu, eta Elama errekatik Hrantz abiatu gara. Elama erreka garden eta emaritsuaren lagun dugula heldu gara Goizarin burdinola eta karobiaren aztarnetara. Aurrera egin dugu Labetaraino, karobiaren aztarna nabarmenak bistan ditugu. Pista nagusitik jarraituz toki honetan Mrantz abiatzen gara, beti pistatik barrena. Honaino bidea leuna izan bada, hemen hasten zaigu aldapa.
Arriurdinetaraino eraman gaitu pistak. Langa batek banatzen ditu Eko eta Mko isurialdeak.
Puntu horretan Hrako etengabeko norabidea hartu dugu heziaren lagun eta izerdi franko botarazten gaituen aldapan Loitzate tontorreraino. Eskerrak alde bietara dugun ikuspegia itzela dela -Adarra, Mandegi, Urepel, Eguzkiko Muinoa, Mailoak... alde batera eta Artikutzako basoa bestera- Tontorrerako bidean Belarsoroko eta Iraineko harrespilak ikusi ditugu.
Tontorrera heldu eta hau bista! Baskonia M.T.aren buzoian zer edo zer dagoen begiratu, ikuspegiaz gozatu, eta tontor hori hau ala bestea den eztabaidatu eta aurrera.
Arainburu tontorra, Ibintzako eta Karasuko atakak eta harrespilak ikusi, heldu gara Beltzuntzako zelaira eta harrespilara, berton Irako norabidea hartzen dugu pista lagun dugula.
45\' bat minutu pistatik goazela eta pistak Mra errebuelta haundia hartzen duen tokian, guk gainaldea utzi barik eta bidezidorra hartuz Ira norabidea ez dugu uzten.
Bidezidor honetatik abiatzen gara zuzen-zuzen Artikutza herrizkara.
Guztira, era guztietatko atsedenaldiak barne. zazpi ordu eman dugu.
Loitzate
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Urriaren 16·an - 22:43etan·an
Asteazkenean lehen saiakera egin eta gero, gaur goizean erdietsi dugu gain bakarti hau. Donostitik hain gertu eta galduta negoenaren sentsazioa nuen.
Goizuetatik Artikutzara doan pistas baliatuz, lakura iristea baliotzen duen atakaraino helduko zarete. Bidegurutzea Goizuetara iritsi baino km 1 lehenago dago, zubia baino lehen eta jauregi eskergaren parean. Jarraitu karretera, geroago pista bihurtuko dena, atakararte.
Ataka igarota berehala hartu eskubira xenda markatua, eta igo gure aurrean dugun gandor gogorra. Berehala berotuko dizkigu hankak.
Bideak hesia jarraitzen du lehen puntara arte, ordu erdi luzean eskuratzen dena. Ez du buzoirik, baina Mendiburu deitzen da (941m).
Hemendik, hurrengo gandorra jarraituz, bukaeran ikusten den hirukotetik eskubikoa da Loitzate.
Panorama ederra izan dugu, Pirinioak antzemanez. Totalera 2 ordu eta 45 min.