Bidango GainaEnviado por zuriain el 2014, Febrero 26 - 13:08.
![]() Bidango Gaineko gailurra ©zuriain Domiko eta Endara urtegi txikiak inguratzen dituzten mendikateetan gain interesgarri anitz aurki ditzakegu. Mendiak pagadiz eta basotzeko lanetan landaturiko koniferozko oihan sarrietan abiatzen dira, baina gainak soildurik dituzte, panoramika zabalak eskainiz. Bidango Gainak kate hauek hegoaldetik ixten ditu, Bianditz gailurrik altuenaren ekialdean. Historiaurreko aztarnez jositako ingurua dugu hau, eta Bidango Gainaren gailurrean bertan zutarri eder bat kausituko dugu. Txangoa jarraitu nahi izanez gero, aukera izanen dugu Aginako zirku osoa egiteko, edo, hegoaldetik, Artikutza ingurukoak ezagutzeko. Euskalerriko zonalderik euritsuenean egonik, eguraldia izanen dugu oztopo bakarra.
|
![]() |