Skip to main content

Dactylorhiza maculata

Jose·k

2008/11/08 - 12:16

Dactylorhiza maculata
©Jose (20080629)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
es: satirión real, satirión manchado
Beste izenak
Orchis maculata
Tamaina
20 cm ↔ 60 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Geofitoa
Taxonomia
Dactylorhiza
Ingurunea
Larreak eta basoko argiuneetan, lur hezeetan beti eta azidoetan batez ere.
Garaiera
0 m ↔ 1500 m
Banaketa orokorra
Eurosiberiarra

Lore horiak (D. sambucina taldea)

Lore gorrixkak, arrosak, bioletak edo zurixkak

Lore-elkartea oso luzea da, batzuetan zurtoinaren beste zatia adinakoa; hosto orbangabeak edo pixka bat orbanduak (82)

Lore-elkartea zurtoinaren beste zatia baino askoz laburragoa da; hosto orbandunak edo orbangabeak (83,84)

Zaku-itxurako ezproia, sendoa, labeloa halako 1,5 baino luzegoa, erdialdean 4 mm edo gehiagoko zabalera duena; labeloa purpura-kolore bizikoa da, eztarrian horixka puntu gorriekin, eta ez du ez orbanik ez zerrendarik (83)

Ezproi ia zilindrikoa edo konikoa, labeloa bezain luzea edo luzexeagoa eta hura baino estuagoa; bestelako labeloa (84,85)

Loreen kolore nagusia zuria eta arrosa bitartekoa da; zurtoin mehea, betea; brakteak loreak baino laburragoak izan ohi dira; lore-elkarte koniko/oboidea (D. maculataren taldea) (84,85)

Loreen kolore nagusia purpura edo morea da; zurtoin lodia, hutsa; brakteak loreak baino luzeagoak izan ohi dira; lore-elkarte luzanga/zilindrikoa (87,88)

Labeloak hiru gingil luze ditu, erdikoa luzeagoa, muxarradura zorrotzak ditu, eta apaindura erdi-erdian dauka; oinaldeko hostoak obatuak edo obalak dira, landare garatuetan, behinik behin (84)

Labeloa ia osoa da edo bestela hiru gingilekoa, gingil laburrak, erdikoa batzuetan luzexeagoa, eta muxarradura zorrotzak edo kamutsak ditu; oinaldeko hostoak lantzeolatuak edo luzanga/lantzeolatuak dira, baita landare garatuetan ere (85,86)

Labeloak muxarradura biribilak ditu; sepaloak ez daude aurrerantz okertuta edo luzatuta; ezproia, perianto-atalak eta lorearen eztarria ez dira oso txikiak labeloaren aldean; labeloak kolore biziko marrazki deigarri eta zehatza du (85)

Labeloak muxarradura zorrotzak ditu; sepaloak aurrerantz okertuta eta luzatuta daude; ezproia, perianto-atalak eta lorearen eztarria oso txikiak dira labeloaren aldean; labeloaren koloreak motelak dira, ez deigarriak (86)

Ugaritasuna
Lurraldearen iparreko bi herenak: U

Argazki berria erantsi