Skip to main content

PAGARRETA trikuharria

BatenBat·k

2008/11/02 - 21:27

Naturaren omenez | ©JFdeA (20100529)
Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
AITZKORRI - URBIA
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
2000
Elementu kopurua
1
Deskribapena

Trikuharria. Tumulua: I-H-ko diametroa 7 m., E-M-ko diametroa 6 m. Osota beheratua dago, ia lurzoruaren parean. Zutik azaltzen diran harlauza eta harkoskor batzuek soilik nabarmentzen dute tumulu hori. Erdialdean ganbara bat soma daiteke, bi harlauza eta harkosko batez osatua. Hauek 0,10 m eta 0,15 m. artean azaleratzen dira I-H zuzenduta dagoen gutxi gora behera laukizuzena den esparru bat marraztuaz (1,30x0,78m.). ganbara hau hondatuta azaltzen da Iparraldeko eta hegoaldeko muturrutan sustraiturik azaltzen diren bi pagoen eraginez. Bertako hareharriak.
Megalitoa pagadi batean kokatzen da eta 5 pago azaltzen dira sustraituak gainean. Ez dago seinaleztaturik.

Lurraldea
Garaiera
1165 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Ez da horren nabarmena
Nola iritsi
Petrinaitz mendiaren hegoekialdeko magalean, Pagarretako lepoaren erdialdetik 70 m.ra. Urbiatik Arabako Gordoa eta Galarretako herrietara doan bidetik 25 m. eskuinetara (M-ra), Perusaroiko aterpetik 425 m HHM-ra. Zorroztarriko Zutarria 560 m I-ra dago.
Historiala
B. Gandiaga eta Tx. Ugaldek aurkitu zuten 2000 urtean. Ez da indusketarik egin.
Fitxa

Komentariorik ez..

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Pagarreta II zutarria (77 m.) · Petrinaitz mendia (336 m.) · Zelaibizkar 1 bestelakoa / zalantzazkoa / ezezaguna (422 m.) · Zelaibizkar 2 harrespila (450 m.) · Zelaibizkar tumulua (491 m.) · Zelaibizkar 1 harrespila (499 m.) · ZORROTZARRI zutarria (569 m.) · Peruaitz mendia (582 m.) · PAGOMAKOR trikuharria (606 m.) · PINPIL 1 zutarria (797 m.) · Milpiribil zutarria (854 m.) · Milpiribil mendia (878 m.) · PINPIL 2 zutarria (884 m.) · Astonzulo zista (909 m.) · Laskaolatza harrespila (917 m.) · Bolaleku harrespila (920 m.) · BOLALEKU etxola hondoa (952 m.) · Bolaleku tumulua (962 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi