Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hostoen orria zatitua da, sartune +- sakonekin, edo bestela 2,5 cm baino estuagoa da; korola txikiagoak, 6-15 mm-koak. Hosto azpiak latzak eta distiragabeak dira eta ileak dituzte nerbio guztietan, eta batzuetan baita azalean ere; hostoak obatu/lantzeolatuak edo luzangak dira, gehienez 4 cm zabal; 10-15 mm-ko korola, kaliza baino askoz luzeagoa, normalean urdin argia; landarea ez izaten 40 cm baino garaiagoa.
Landarea mulua da, eta zurtoin zurkarak ditu; hosto estuak, luzanga/lantzeolatuak, zertxobait krenatuak, gehienez 10(13) mm zabal; kaliza ez da ezpain bikoa, 5 hortzak ia berdinak ditu; loreziletan harizpia lokarria baino luzeagoa da eta lokarriaren bi adarrak ia berdinak dira (77)
Landare belarkarak; bestelako hostoak, krenatuak, sakonki zatituak edo tartekoak; kaliza ezpain bikoa da, goiko ezpainean 3 hortz ditu eta behekoan 2; loreziletan harizpia lokarria baino laburragoa da eta lokarriaren bi adarrak desberdinak dira (80,81)
Braktea oso handiak, obal/akuminatuak, tenteak, gutxienez kalizaren erdia estaltzen dutenak; fruituen kalizaren goiko ezpaina laua edo ganbila da; kalizaren hortzek arantzak dituzte; landare grisaxka (79)
Brakteak txikiagoak dira, helduaroan erreflexuak, eta kaliza agerian uzten dute; fruituen kalizaren goiko ezpaina ahurra da; kalizaren hortzek ez dute arantzarik; landare berdexka (80)
Hosto oxkardunak, ez zatituak, behekoak 4-18 x 2,5-7 cm-koak; lore hermafroditen korolak oso handiak dira, 20-30 mm-koak (80)
Hostoen orria zatitua da, sartune ± sakonekin, edo bestela 2,5 cm baino estuagoa da; korola txikiagoak, 6-15 mm-koak (81)
Hosto-azpiak latzak eta distiragabeak dira eta ileak dituzte nerbio guztietan, eta batzuetan baita azalean ere; hostoak obatu/lantzeolatuak edo luzangak dira, gehienez 4 cm zabal; 10-15 mm-ko korola, kaliza baino askoz luzeagoa, normalean urdin argia; landarea ez da izaten 40 cm baino garaiagoa (81a)
Hosto-azpiak leunak eta distiratsuak dira eta ileak erdiko nerbioan eta nerbio sekundarioetan baino ez dituzte; hosto triangeluar/obatuak, 2-7 cm zabal; 6-10 mm-ko korola, kaliza baino luzexeagoa, urdin iluna edo bioleta; landarea 40 cm baino garaiagoa izan ohi da (81b)