Skip to main content

Lactuca perennis

inaxio·k

2008/08/19 - 08:30

Loreak | ©inaxio (20080621)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
20 cm ↔ 50 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Lactuca

Zurtoineko hostoen oinaldeko belarritxoak biribilak dira; akenio eliptiko estuak; kardilaun zuri-zuria.

Ingurunea
Legartzak, harkaiztiak, arekak, larre harritsuak.
Garaiera
450 m ↔ 1500 m
Banaketa orokorra
Mediterraneoa

Zurtoineko hostoak osoak dira, lerro-itxurakoak, eta oinaldearen zati luze bat zurtoinean zehar dekurrentea dute; akenioak beltzezkak dira eta gorputza eta mokoa kolore berekoak dituzte (84)

Hostoak ez dira dekurrenteak; akenioen gorputza mokoa baino ilunagoa da beti (85,86)

Lore urdinak; zurtoin berdexkak edo arrexkak; akenioek alde bakoitzean 1-3 saihets dituzte; landare bizikorrak (85)

Lore horiak; zurtoin zurixka edo morea; akenioek alde bakoitzean 5 saihets dituzte gutxienez; urteroko edo bi urtez behingo landareak (87)

Zurtoineko hostoen oinaldeko belarritxoak biribilak dira; akenio eliptiko estuak; kardilaun zuri-zuria (85)

Zurtoineko hostoen belarritxoak luzeak eta zorrotzak dira; akenio obobatuak; kardilaun horixka (86)

Ugaritasuna
Lurraldeko mendiak: U; haran atlantikoak eta arroak: B

Argazki berria erantsi