Skip to main content

Quercus ilex ilex

inaxio·k

2007/06/04 - 21:30

Loreak
©inaxio (20070603)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
eu: artea
es: encina, carrasca
en: holm oak, holly oak
fr: ch?ne vert, yeuse
Tamaina
500 cm ↔ 2000 cm
Fenologia
Forma biologikoa
Fanerofitoa
Taxonomia
Quercus
Ingurunea
Isurialdeen banalerrotik iparraldera, basoak eratzen ditu hegal harritsu, lehor eta eguzkitsuetan eta harkaitzen irtenuneetan, eta hego-aldean, klima lehorragoa izanik, trokarte epel eta hezeetan babesten da.
Garaiera
- ↔ 900 m
Banaketa orokorra
Mediterraneoa

Hosto iraunkorrak, larrukarak, bi aldeetatik distiratsuak eta ilegabeak, edo berde ilunak gainetik eta zurixka-ilupadunak azpitik; begiak arrautza-itxurakoak edo esferikoak dira (90,92)

Hosto erorkorrak edo zimelkorrak, mintz-antzekoak edo larrukarak, beste ezaugarriak batera ez dituztenak; begiak arrautza-itxurakoak edo luzangak dira (94,96)

Hosto ilegabe eta distiratsuak bi aldeetatik; kupularen erdiko eta goiko ezkatak punta zurrun eta zorrotz banatan luzatzen dira maiz; zuhaixka, gehienez 2 m garai, eskuarki; 1-4 mm-ko hosto-txortenak (90)

Hostoek azpialde zurixka-ilupaduna eta gainalde berde iluna dute; kupularen ezkatak ez dira punta zorrotzean luzatzen eta ± adpresoak dira; zuhaitz garaiak, 10 m-tik gorako garaiera har dezakete; 3-20 mm-ko hosto-txortenak (92)

Kortxozko azala; hosto apur bat dentikulatuak, sigi-saga egiten duen nerbio nagusiarekin; zuhaitza; gehienetan, adaburu laxo eta irregularra (91)

Kortxorik gabeko azala; hosto zerradun/arantzadunak, horztun/arantzadunak edo osoak, nerbio nagusi zuzenarekin; zuhaitza; gehienetan, adaburu trinko eta erregularra (92)

Hosto-txortena gehienez 10 mm luze da; hosto-orriak 7-14 nerbio sekundario pare ditu, eta lantzeolatua edo luzanga/lantzeolatua da; hosto gazteak zerradunak dira, inoizka horztun/arantzadunak (92a)

Hosto-txortena gehienez 6(8) mm luze da; hosto-orriak 5-8 nerbio sekundario pare ditu, eta ia biribila, eliptikoa edo lantza-itxurakoa da; hosto gazteak gehienetan horztun/arantzadunak dira (92b)

Argazki berria erantsi