Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hostoek ertz kartilaginosoa dute, uhindua, horztuna edo latz samarra, eta azpialdean papilak izaten dituzte; 1-3(5) * 1-4.5 cm-ko hosto-orria, gehienetan puntazorrotza; 1-5 mm-ko hosto-txortenak, lore-kanduak baino laburragoak; sortaka dauden tuberkuluek osatutako errizoma.
Loreak hostoen galtzarbeetan daude 2-6naka; hosto-txortenak 1,5-5 cm luze dira (3)
Loreak hostoen galtzarbeetan daude banaka; hosto-txortenak gehienez 1,5(2) cm luze dira (4,5)
Hostoek ertz kartilaginosoa dute, uhindua, horztuna edo latz samarra, eta azpialdean papilak izaten dituzte; 1-3(5) x 1-4,5 cm-ko hosto-orria, gehienetan puntazorrotza; 1-5 mm-ko hosto-txortenak, lore-kanduak baino laburragoak; sortaka dauden tuberkuluek osatutako errizoma (4)
Hostoek ez dute ertza kartilaginosoa eta horztuna, eta azpian ez dute papilarik; hosto-orriak 2-6(9) x 3-8,5 cm ditu eta gehienetan punta kamutsa edo muxarratua du; 5-15(20) mm-ko hosto-txortenak, lore-kanduak bezain luzeak gutxienez; errizomak tuberkulu bakarra du (5)