Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hostoak erdi-besarkatzaileak dira, gehienetan goiko aldea dute alderik zabalena, eta ertzetan hortz +- gakotuak dituzte; zurtoinak horixkak dira eta behealdean esfoliakorrak; (10)12-28 mm-ko petaloak; sepalo apikulatuak.
Lantza-itxurako hosto txandakatuak eta lore zigomorfikoak; antesian estiloak makurtuta daude (81)
Landarearen beheko erdian gutxienez, hostoak aurrez aurre daude 2naka edo bertiziloetan 3naka; lore aktinomofikoak; estilo tenteak, eskuarki
Hostoak 3(4)naka daude bertiziloetan; landarearen neguko organoak turioi gorrixkak edo horixkak dira; lorexaki osoak
Hostoak –goikoak izan ezik– aurkakoak dira; landareak neguan turioiak edo bestelako organoak ditu; lorexaki osoak edo lau gingilekoak
Lau gingileko lorexakiak (83)
Lorexaki osoak (kali- edo buru-itxurakoak) (88)
Zurtoinen erdialdean eta hostoetan 0,5 mm-tik gorako ile zutituak daude; hosto eseriak edo ia (82,83)
Zurtoinen erdialdean eta hostoetan 0,3 mm-tik beherako ile adpresoak daude edo ia ez dago ilerik; hosto txortendunak edo ia eseriak (84)
Hostoak erdi-besarkatzaileak dira, gehienetan goiko aldea dute alderik zabalena, eta ertzetan hortz ± gakotuak dituzte; zurtoinak horixkak dira eta behealdean esfoliakorrak; (10)12-18 mm-ko petaloak; sepalo apikulatuak (82)
Hostoak ez dira besarkarkatzaileak, beheko erdia dute alderik zabalena eta ertzetan hortz txikiak dituzte; zurtoinak gaztaina-kolorekoak edo morexkak dira eta behealdean ez dira esfoliakorrak; (4)6-10 mm-ko petaloak; sepalo mukroidunak (83)