Melampyrum pratense

Melampyrum pratense
Landarea ©inaxio
Eite biologikoa terofitoa
Tamaina 15 - 50 cm
Garaiera 0 - 1950 m
Generoa Melampyrum.
Banaketa globala Eurosiberiarra.

Korolak (8)10-20 mm luze dira, hodia kaliza baino bi aldiz luzeagoa dute, eta eztarria ia erabat itxita dute; kapsula albo batetik irekitzen da; goiko brakteek oinaldean hortz luzeak dituzte.

Ingurunea

Harizti, amezti, pagadi, erkamezti eta artadietako lur azidotuak, eta baso horien ordezko sastrakadiak.

Herrialdea

Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: U.

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak