Skip to main content

Cistus salviifolius

inaxio·k

2006/06/04 - 18:59

Lorea | ©inaxio (2006-06-04)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
eu: estrepa txikia
Tamaina
30 cm ↔ 70 cm
Fenologia
Forma biologikoa
Fanerofitoa
Taxonomia
Cistus

Hostoak 4 cm baino laburragoak dira, oinaldean falka-itxurakoak edo biribilak, gainaldean zimurtsuak, bilodunak; loreka banaka daude, edo lore gutxiko zima brakteagabeetan elkartuta; kapsula ileduna goitik beheraino.

Ingurunea
Sastrakadi heliofiloak lur lehor eta deskarbonatatuetan.
Garaiera
- ↔ 1300 m
Eskualdeak
Haran atlantikoak, arroak, iparraldeko, tarteko eta hegoaldeko mendiak: U; Ebro Harana: B (U).

Hosto linealak, 3 mm baino estuagoak, kanporantz kiribildutako ertzarekin; 3 sepalo; lore zuriak (41)

Hostoak ez dira linealak, 3 mm baino zabalagoak dira eta ertz laua edo kiribilduxea dute; 3 edo 5 sepalo; lore zuri edo arrosak (42,43,45)

Hosto eseriak; 5 sepalo; lore arrosak edo zuriak (42,43,44)

Hosto txortendunak; 3 edo 5 sepalo; lore zuriak (45,46,47)

Hosto-gain ilegabe eta berde ilunak eta hosto-azpi ilupadun eta zurixkak; 3 sepalo (45)

Hosto berdeak bi aldeetatik, iledunak edo ilegabeak; 5 sepalo (46,47)

Hostoak 4 cm baino laburragoak dira, oinaldean falka-itxurakoak edo biribilak, gainaldean zimurtsuak, bilodunak; loreak banaka daude, edo lore gutxiko zima brakteagabeetan elkartuta; kapsula ileduna goitik beheraino (46)

Hostoak 4 cm baino luzeagoak dira, oinaldean bihotz-itxurakoak, gainaldean leunak, ilegabeak; loreak korinbo-erako zimetan daude eta zimek braktea handi gorrixka erorkorrak dituzte; kapsula ilegabea, puntan izan ezik (47)

Ugaritasuna
U; Ebro Harana: B(U)

Argazki berria erantsi