Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Kalizaren hodiak kanpoaldean ileak ditu eta eztarrian lodiune bat du; estipulak bat-batean mehartzen dira muturreko bizar fin batean; hostoxka obalak.
Kalizak 5(6) nerbio ditu; korola iraunkorra, fruituan orbelkara (64)
Kalizak 10-20 nerbio ditu gutxienez; korola erorkorra, edo fruituan irauten duen korola martzeszentea (65)
Landare bizikorrak
Urteroko edo bi urtez behingo landareak
Loreek ez dute braktearik oinaldean; lore-buru eseriak edo ia; kalizaren eztarria lodiune batekin edo ilezko eraztun batekin itxita dago (73)
Loreek oinaldean braktea txiki bat dute; lore-buruek kandu luzea dute; kalizaren eztarriak ez du ilezko eraztunik ez lodiunerik (79,80a)
Kalizak 20 nerbio ditu; lore-buru luzangak, zilindro- edo piramide-formakoak, zabal baino askoz luzeagoak (73)
Kalizak 10 nerbio ditu; lore-buru esferikoak edo zabal baino luzexeagoak (74,75,76)
Lore zuriak edo horixkak; hostoxkek ileak dituzte bi aldeetan; kalizaren hortzak lantzeolatu/linealak dira (74)
Lore arrosak edo purpura-kolorekoak; gehienetan hostoxkek ez dute ilerik gainaldean; kalizaren hortzak lerro-itxurakoak eta zetadunak dira (75,76)
Kalizaren hodiak kanpoaldean ez du ilerik eta eztarrian bai; lantza-itxurako estipulak, puntarantz pixkanaka mehartzen direnak; hostoxka eliptiko/luzangak (75)
Kalizaren hodiak kanpoaldean ileak ditu eta eztarrian lodiune bat du; estipulak bat-batean mehartzen dira muturreko bizar fin batean; hostoxka obalak (76)