Skip to main content

Androsace villosa

inaxio·k

2006/01/16 - 14:55

Loreak | ©inaxio (20070506)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
3 cm ↔ 7 cm
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Androsace

Pedizeloek eta kalizek artilezko ilupa trinkoa dute; brakteak loreen pedizeloak bezain luzeak dira gutxienez; petalo osoak.

Ingurunea
Larre krioturbatuak, gandor karstikoetan; Ca.
Garaiera
900 m ↔ 2500 m
Eskualdeak
Lurraldeko mendiak: U(B).

Korolaren hodia kaliza baino handiagoa da; lore horiak (60)

Korolaren hodia ez da kaliza baino handiagoa; lore zuriak edo arrosak (63)

Urteroko landarea, hosto-erroseta antzurik gabe; korola kaliza baino laburragoa da; hostoak, gehienetan, dentikulatuak dira (61)

Landare bizikorra, hosto-erroseta antzuekin; korola kaliza baino luzeagoa da; hosto osoak (62,65)

Lore kandudunak, brakteazko inbolukrua duen ginbailean elkarturik; korolak ez du luzakinik eztarrian (62)

Loreak banaka daude, galtzarbeetan; korolak 5 luzakin txiki ditu eztarrian (65)

Pedizelo eta kaliza ilegabeak; brakteak loreen pedizeloak baino askoz laburragoak dira; petalo muxarratuak (62)

Pedizeloek eta kalizek artilezko ilupa trinkoa dute; brakteak loreen pedizeloak bezain luzeak dira gutxienez; petalo osoak (63)

Ugaritasuna
Lurraldeko mendiak: U(B)

Argazki berria erantsi