Skip to main content

Ajuga reptans

inaxio·k

2006/01/13 - 20:56

Landare multzoa
©inaxio (2006-01-13)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
eu: girtengorria
Tamaina
10 cm ↔ 40 cm
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Ajuga

Landareak lurgaineko herrestadarrak ditu; goiko brakteak loreak baino laburragoak dira; lore-elkartea laxoa eta luzea da; zurtoinek ileak dituzte aurrez aurreko bi aldetan, eta alde iletsuak adabetartez adabetarte txandakatzen dira; lorezil-harizpi iledunak.

Ingurunea
Lur hezeko leku freskoak, hala nola, haltzadiak, baso mistoak, pagadiak, lapiazetako arrailadurak, sakonune margatsu/buztintsuak, ubideak eta errekak.
Garaiera
- ↔ 2000 m
Eskualdeak
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik.

Hosto hirutan partituak, lerro-itxurako lakainekin; lore horiak; urteroko landareak (77)

Hosto osoak edo oxkardunak; lore urdinak edo bioletak; landare bizikorrak

Landareak lurgaineko herrestadarrak ditu; goiko brakteak loreak baino laburragoak dira; lore-elkartea laxoa eta luzea da; zurtoinek ileak dituzte aurrez aurreko bi aldetan, eta alde iletsuak adabetartez adabetarte txandakatzen dira; lorezil-harizpi iledunak (78)

Landareak ez du lurgaineko herrestadarrik; braktea guztiak loreak baino luzeagoak dira; piramide-itxurako lore-elkarte trinkoa; zurtoinek alde guztietan dituzte ileak; lorezil-harizpi ilegabeak (79)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: A

Argazki berria erantsi