Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Labeloa 10-14 mm luze da, eta albo-gingilen gainean ez da mehartzen; batzuetan petaloak zabal eta laburrak dira.
Labeloak muturrean luzakin mamitsu nabarmena dauka
Labeloak ez dauka muturrean luzakin mamitsu nabarmenik
Labeloak lau angelu ditu, ertzean zerrenda horia dauka, ± zabala, eta luzakin mamitsuaren gainean ile luze batzuk ditu motots gisara; petalo, sepalo eta braktea arrosak (27)
Bestelako labeloa; brakteak, behintzat, ez dira arrosak (28,30)
Luzakina luzea da eta labelo makurraren azpian ezkutatuta dago zati batean; espekulu txikia, U bikoitzaren itxurakoa (28)
Luzakina bestelakoa da eta agerian dago erabat, labeloaren muturrean kokatuta baitago; espekulu handi eta konplexua (29,30)
Labeloa 6-10 mm luze da, eta albo-gingilen gainean mehartu egiten da; petalo mehe eta luzeak (29)
Labeloa 10-14 mm luze da, eta albo-gingilen gainean ez da mehartzen; batzuetan petaloak zabal eta laburrak dira (30)