Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Loreak hostoen galtzarbeetatik sortzen diren albo-lukuetan daude; zurtoin nagusia hostoduna da eta ez da lore-elkartean amaitzen (31)
Loreak banaka daude hostoen galtzarbeetan, edo brakteadun lukuetan elkartuta daude muturretan; zurtoin nagusia lore-elkartean amaitzen da (32,33)
Loreak banaka daude hostoen galtzarbeetan; fruituen pedizeloak gehienetan luzeak dira, zutituak edo okerrak (32)
Loreak muturreko lukuetan daude; lukuetako brakteak hostoak baino nabarmen laburragoak dira; fruituen pedizeloak gehienetan laburrak dira, tenteak edo tente/zutituak (33)
Urteroko landareak (54)
Landare bizikorrak
Hostoak oinaldeko errosetan daude; lore gutxiko lukua, labur-laburra, 1-2 cm-koa (58)
Hostoak zurtoinean zehar sakabanaturik daude; lore anitzeko lukua, 2 cm baino luzeagoa (59,60)
Hosto horztun/zerradunak, koska berdinekin; gehienetan hostoak 20 mm baino luzeagoak dira (60)
Hosto ia osoak, edo horztunak koska txiki desberdinekin, 20 mm baino laburragoak (64)
Pedizeloak 2 mm baino laburragoak dira; kapsula ia biribila da, 3,5-4 mm luze; hostoak obatu/eliptikoak dira, osoak, 4-8 mm luze, eta zurtoinetan elkarren ondo-ondoan daude (61)
Pedizeloak 2 mm baino luzeagoak dira; kapsulak 4-8 mm luze dira; hostoak horztunak edo osoak dira, eta osoak izatekotan 8 mm baino luzeagoak (62,63)
Landarea oinaldean zurkara da, eta zurtoin ± tenteak ditu, sustrairik botatzen ez dutenak; kapsula obatu/eliptikoa, zabal baino nabarmen luzeagoa; estiloa ia kapsula bezain luzea da (62)
Landarea oinaldean belarkara da, etzana edo goranzkoa da, sarritan sustraitzailea edo herrestadar-emailea; kapsula luze baino zabalagoa da, edo bestela, beraren estiloa bera baino askoz laburragoa da (63)
Lukuak nahiko laburrak eta trinkoak dira, eta 2-4(6) mm-ko pedizeloa dute; lore-elkartearen ardatzak, pedizeloek eta kalizek guruin gabeko ile zutituak dituzte; kapsula zabal baino luzeagoa da, 6-7 mm luze; estiloa kapsula baino askoz laburragoa da (63)
Luku laxoak, 3-8 mm-ko pedizeloekin; lore-elkartearen ardatzak, pedizeloek eta kalizek guruin gabeko ile labur eta kizkurrak dituzte, edo guruindun ile zutituak; kapsula luze baino zabalagoa da, 4-5 mm luze; estiloa kapsula bezain luzea da gutxienez (64)