Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Landare bizikorrak; adar zurkarak, barreiatuak eta etzanak; luku-erako fruitu-elkarteak; hosto lineal/lantzeolatuak, puntazorrotzak, mukroidunak (54)
Landare bizikorrak, urterokoak edo bi urtez behingoak, adar zurkararik gabe; fruitu-elkartea lukua edo korinboa da; hosto linealak, luzangak edo espatula-itxurakoak, puntazorrotzak edo puntamotzak (56,57)
Fruitu-elkartea lukua da; urteroko landarea, hosto-erroseta antzurik gabe (55)
Fruitu-elkartea korinboa da; landare bizikorrak, urterokoak edo bi urtez behingoak, erroseta antzuekin edo halakorik gabe (56,57)
Urteroko landareak edo bi urtez behingoak, hosto-erroseta antzurik gabe; fruituek muxarradura oso zorrotza dute (56)
Landare bizikorrak edo bi urtez behingoak, hosto-erroseta antzuekin (landare adartsuei errosetak ez zaizkie ondo ikusten, eta zurtoin nagusiaren oinaldean garbi ageri diren orbainak dituzte); fruituek muxarradura kamutsa edo ia zorrotza dute (57,58)
Landare prokunbentea edo goranzkoa, 5-15(20) cm-koa; beheko eta erdiko hostoak luzangak edo espatula-itxurakoak dira, gehienetan horztunak (57)
Landare tentea, 10-30 cm-koa; beheko eta erdiko hostoak luzangak/espatula-itxurakoak edo linealak dira, gehienetan osoak (58)