Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hizkuntza | Izena |
---|---|
Zume hostoestua
|
Hostoetako batzuk, behintzat, aurkakoak dira (22)
Hosto guztiak txandakatuak dira (23,24)
Hosto linealak, lineal/lantzeolatuak edo lantzeolatu estuak, euren zabalera halako (3)5 baino luzeagoak (25,26,27)
Hosto lantzeolatu zabalak, eliptikoak, obobatuak edo ia biribilak, gehienetan euren zabalera halako 3 baino laburragoak (31,32,34)
Hosto helduak ilegabeak dira bi aldeetatik (25)
Hosto helduek ileak dituzte azpialdean, behintzat (26,27)
Lantza-itxurako hostoak; hosto-ertz lauak, zerradunak; hosto-gaina berde argia da, eta hosto-azpiak bezala zeta-antzeko ileak ditu, baina urriagoak, batez ere hosto helduetan, eta ia ilegabea ere izan daiteke; zuhaitz garaia (26)
Hosto linealak edo lineal/lantzeolatuak, kanpora-kiribilduak edo lauak, itxuraz ia osoak; hostoen gainaldea berde iluna da, ia erabat ilegabea hosto helduetan; azpialdea, aldiz, iletsua da, zurixka edo zilarkara/zetaduna; zuhaixka edo zuhaitz txikia (27,28)
Hosto-azpiek feldroaren antzeko ile-janzki distiragabea dute; hosto-ertz kanpora-kiribilduak; estipularik ez (27)
Hostoek azpialdean zeta-antzeko ile adpresoen janzki distiratsua dute; hosto-ertz ± lauak; estipula lineal/lantzeolatuak (28)
Pistilo ilegabeak (43)
Pistilo iledunak (47)
Muturreko gerbak; lore-braktea horixkak; mulu herrestaria (37)
Alboko gerbak; lore-braktea horixkak edo bestelakoak; zuhaitzak edo zuhaixkak, gehienetan tenteak (38,39)
Obulutegi eseriak edo ia (38,39)
Obulutegi pedizelodunak (42,43)
Lore-braktea erorkorrak; zuhaitz garaia (38)
Lore-braktea iraunkorrak; zuhaitza edo zuhaixka (39,40)
Gerba goiztiarrak (hostoen aurretik garatzen dira) eta euren oinaldeko braktea hostokarak baino askoz luzeagoak; zuhaixka; adar tenteak (39)
Gerbak hostoekin batera garatzen dira eta euren oinaldeko braktea hostokarak baino laburragoak dira; zuhaitza; adar oso luzeak, zintzilikariak (40)
Loreek 3 lorezil dituzte; azala orritxoetan askatzen da hostopilaren antzera (52)
Loreek 2 lorezil dituzte, batzuetan harizpietatik bat eginda; azala ez da hostopilaren antzera orritxoetan askatzen (53,54,63)
Lorezil-harizpiak bat eginda daude osorik edo zati batean (53,54)
Lorezil-harizpi askeak (63)
Lorezil-harizpiak bat eginda daude anteretaraino; gerbak aurkakoak dira edo ia; lore-brakteek punta iluna dute, edo ilunak dira osorik (53)
Lorezil-harizpiak beheko erdian bakarrik daude bat eginda; gerba txandakatuak; lore-braktea horixkak, batzuetan punta gorrixkarekin (54)