Skip to main content

Spergularia rubra

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Spergularia rubra, Bertiz aldean | ©inaxio (20230731)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 30 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Generoa
Spergularia
Garaiera
250 m ↔ 1500 m
Kokapena

Sepaloak gehienetan 4 mm baino luzeagoak dira; 5,5-9 mm-ko kapsulak; landare bizikorrak, sendoak, ipurdi zurkararekin; eskuarki 10 lorezil

Sepaloak eskuarki 4 mm baino laburragoak dira; kapsulak gehienez 5(6) mm luze dira; landare bizikorrak, urterokoak edo bi urtez behingoak, ez oso sendoak; ipurdi mehea, belarkara edo zur apur bat daukana; 10 lorezil, gehienez

Zurtoin gazteetako estipulak zati luze batean bat eginda daude, erdiraino edo, zorroa eratzen dutela; gaztaina-kolore argiko haziak, hegalgabeak, edo baten batzuk hegaldunak, ertzean hortz desberdinak edo litsak dituzten hegalekin (19)

Zurtoin gazteetako estipulak zati labur batean bat eginda daude; haziak kolore askotakoak izan daitezke eta ez dute hegalik (23,24)

Sepalo ilegabeak, orbelkarak, nerbio nagusian izan ezik; berau mehea eta berdexka da; petalo zuriak; urteroko landare txikia, ilegabea (20)

Sepaloek gehienetan guruinak dituzte, belarkarak dira, eta ertzean orbelkarak; ia beti petaloak arrosak dira osorik edo puntan; landare bizikorrak, urterokoak edo bi urtez behingoak; lore-elkarteak gehienetan guruindunak dira (21,25)

Sepalo oso txikiak, 1-2,5 mm-koak; 1-3 lorezil; lore-elkarteek ile-antzeko pedizeloak dituzte, eta goiko brakteak falta dituzte edo txiki-txikiak dituzte, estipulen azpian ezkutaturik; urteroko landare meheak, goranzko zurtoin sustraigabeekin (21)

Landareak ez ditu aurreko ezaugarri guztiak batera

Lore-elkarteek ile-antzeko pedizeloak dituzte, lore eta kapsulak baino askoz luzeagoak; goiko brakteak estipulak baino luzexeagoak dira; petaloak sarritan sepaloak baino luzeagoak; zurtoin meheak, sustraigabeak (22)

Lore-elkarteen pedizeloak ez dira ile-antzekoak, edo, halakoak badira, goiko brakteak oso txikiak dira, nabarigaitzak, eta zurtoinak, berriz, sustraitzaileak (23,24,25)

Petaloak puntan arrosak eta oinaldean zuriak dira, edo zuriak osorik; 2-5(8) lorezil; lore-elkarteen pedizeloak ez dira ile-antzekoak eta loreen luzera berekoak dira; fruituak fruitu-elkartearen ardatzaren alde batean daude maiz; goiko brakteak oso txikiak dira; kolore arre argiko haziak; estipula triangeluar zabalak, ez akuminatuak (23)

Petalo arrosak; normalean 10 lorezil; lore-elkarteen pedizeloak loreak baino luzeagoak dira, batzuetan ile-antzekoak; goiko brakteak txikiak edo handiak izan daitezke; gaztaina-kolore iluneko haziak; estipuletako batzuk, behintzat, lantza-itxurakoak eta puntaluzeak dira (24,25)

Goiko brakteak oso txikiak dira eta estipulen azpian ezkutaturik daude; ile-antzeko pedizeloak; zurtoinak gehienetan sustraitzaileak dira (24)

Goiko brakteak gehienetan estipulak baino bi aldiz luzeagoak dira; pedizeloak ez dira ile-antzekoak; gehienetan zurtoinak ez dira sustraitzaileak (25)

Argazki berria erantsi