Skip to main content

Cerastium glomeratum

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Cerastium glomeratum | ©inaxio (20230405)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 35 cm
Forma biologikoa
Terofitoa
Taxonomia
Cerastium
Garaiera
0 m ↔ 1200 m

Zurtoineko hostoak zati luze batean konatuak dira; landare glaukoa eta ilegabea, urterokoa; (9)10-15 mm-ko sepaloak; 15-30 mm-ko kapsulak, hortz kanpora-kiribilduekin (73)

Zurtoineko hostoak ez dira konatuak; landare iledunak edo ia ilegabeak, urterokoak edo bizikorrak; sepaloek 8(9) mm dituzte gehienez; kapsulak, oro har, 15 mm baino laburragoak dira eta hortz zuzenak dituzte, edo okerrak baina ez kanpora-kiribilduak (75,76)

Estiloak 3 dira; kapsulak 6 hortz ditu; landare bizikorrak, soropilduak, eta ia ilegabeak, behealdean behintzat (74)

Estiloak (4)5 dira; kapsulak (8)10 hortz ditu; landare bizikorrak edo urterokoak, nabarmenki iledunak, baita behealdean ere (79)

Landare bizikorrak (zenbaitetan, bi urtez behingoak), kimu antzuekin; petaloak sepaloak bezain luzeak dira gutxienez eta sepaloak baino zenbait aldiz luzeagoak gehienez (77)

Urteroko landareak, kimu antzurik gabe; petaloak eskuarki sepaloak baino laburragoak edo errudimentarioak dira (79)

Sepaloetan ile-xerlo txiki batek sepaloaren punta gainditzen du; petaloek oinaldean zilioak eduki ohi dituzte (79)

Sepaloetan ileek ez dute punta gainditzen; petaloek ez dute ziliorik oinaldean (83)

Lore-elkarte laxoak; pedizeloak kaliza baino nabarmen luzeagoak dira; lorezil-harizpiek normalean zilioak dituzte (79)

Lore-elkarte trinkoak, ginbail-itxurakoak; pedizeloak kaliza baino laburragoak dira, edo behekoak ia kaliza bezain luzeak; lorezil-harizpi ziliogabeak (80)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa: A

Argazki berria erantsi