Skip to main content

Stellaria media

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Stellaria media | ©inaxio (20230405)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 30 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Terofitoa
Generoa
Stellaria
Ingurunea
Mota guztietako lur harrotu eta nitrogenatuak: ortu, zereal-soro, mahasti, ezponda eta eskonbrotegiak.
Garaiera
0 m ↔ 2000 m
Banaketa orokorra
Subkosmopolita
Kokapena

Bost estilo; kapsulak hortz biko 5 kuskutan irekitzen dira (64)

Hiru estilo; kapsulak 6 kuskutan irekitzen dira (66,67)

Beheko hostoek, behintzat, txorten nabaria dute, eta bihotz-itxurakoak edo obatu/luzangak dira; zurtoin zilindrikoak; sepalo kamutsak edo ia (65,67)

Hosto guztiak eseriak dira, obatu/luzangak edo lerro-itxurakoak (inoizka hosto txortendunak aurkitzen dira sasoiz kanpoko kimu begetatiboetan); lau angeluko zurtoinak; sepalo zorrotzak (69,70)

Zurtoinek, goiko aldean behintzat, ile bakanak dituzte inguru guztian; petalo handiak, sepaloak baino 1,5-2 aldiz luzeagoak; hosto gehienek orriaren oinaldea bihotz-itxurakoa dute (65)

Zurtoin ilegabeak, edo ileak 1(2) ilaratan dituztenak; petaloak sepaloak baino askoz laburragoak, sepaloak baino luzexeagoak edo tartekoak dira; hosto gehienek orriaren oinaldea ez dute bihotz-itxurakoa (68)

Petaloak sepaloak baino laburxeagoak, luzeagoak edo tartekoak dira; hazi handiak, 1,2-1,7 mm-koak, tuberkulu konikoekin; 4,5-6,5 mm-ko sepaloak, ilegabeak edo ia; 10 lorezil, normalean; landare sendoa; (15)30-60 cm-ko zurtoinak (66)

Petaloak sepaloak baino laburragoak dira edo ez dago petalorik; 0,6-1,3 mm-ko haziak, tuberkulu biribil edo konikoekin; sepaloek gehienez 4,5(5) mm dituzte, eta iletsuak, ia ilegabeak edo tartekoak izan daitezke; 1-5 lorezil; landare meheagoa, 3-30 cm-ko zurtoinekin

Sepaloak 1,5-3(4) mm luze dira, sarritan ilupadunak/grisaxkak; petaloerrudimentarioak edo petalorik ez; hazi txikiak, 0,6-08 mm-koak, horixkak edo marroi argiak; 1-3 lorezil (67)

Sepaloak 3-4(5) mm luze dira, ile mehe bakanak dituzte edo ia ez dute ilerik; petaloen luzera sepaloenaren 1/3-1/2 da, eta inoizka ez dago sepalorik; hazi ertainak, 0,8-1,3 mm-koak, marroi-gorrixkak, ilunak; 3-5 lorezil (68)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa: AA

Argazki berria erantsi