Skip to main content

Peña del Castillo mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Enezubi (20210730)
Altuera
1.432 m
Beste izenak
Cruz del Castillo
Zerrenda
Abiapuntuak
Biasteri / Laguardia · Lagran
Lurraldea

Ikusgarria da oso Peña del Castillo nahiz inguruko tontorrek (Larrasa, Palomares) osatzen duten gandorra: haitz izugarriez osatutako ertz zorrotza eta zorabiagarria. Ez da, halere, igotzen zaila mendi hau (ekialdera erakusten dituen haitz muturrak ikusita inork ez luke halakorik pentsatuko) eta ikusten da jende asko erakartzen duela bere gainera. Lagranetik abiatzen da iparraldetik igotzen den biderik erabiliena (iturria duen plazatik abiatu eta hilerriaren paretik pasatzen den asfaltatutako bidean zehar) eta ondo seinalatuta dago. Soroak zeharkatu beharko ditugu lehendabizi, artadia gero eta pagadia azkenik, Toro mendatera heldu aurretik (zamalbide erraza, baina lohituta tarte askotan). Mendatetik aurrera ere nabarmena da xenda, pago eta ezpel artetik sigi-saga Peña del Castillo eta Larrasa lotzen dituen lepora heltzen da. Bertan dugu tontorra metro batzuk gehiago igota, burdinazko gurutze handi batez. Larrasako tontorra ere oso gertu gelditzen da, baina bidea ez da ordura arte bezain erosoa (ikus dagokion orria). Ikuspegi zabalak eta ingurune ikusgarria.

Antza denez garai baten gotorleku bat bazen mendi honen tontorrean, Toro mendateko pasabidea zaintzen zuena, izan ere Arabako Errioxa eta Lagran aldea lotzen zituen mendate honetan garrio lan handiak burutzen ziren. Hortik omen datorkio orain gurutzeaz lagunduta ezagun den Castillo izena. Oraindik ere Lagran aldetik igotzen den bideari Ikazkileen Bidea deritzo, Senda de los Carboneros.

Mendialdea*
Toloño

Oso gertu (< 1.000 m)

Larrasa mendia (211 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Arrogancia en Toloño-Cantabria Lagrán Tito Pueyo
Lagran. .. Cruz del Castillo Lagran. Oskar_Garcia

Komentarioak

  • account_circle

    Oskar_Garcia·k bidalia 2002·ko Urriaren 19·an - 10:35etan·an

    Nahiz ta mendi honetara igotzeko bidea oso laburra izan, han, tontorrean, izango dugun ikuspegiak pena merezi du. Alde batetik, bideak gure arbasoek ikatza egiteko erabiltzen zuten teknika erakutsiko digu, baita ere, jakingo dugu noraino heltzen zen bide hau, hain zuzen, Bermeoraino. Azkenik, mendi tontorrean sekulako bistak, Arabar Errioxa aldera eta Arabako mendietara. Han, urrun urrun, Euskal Herriko mendi nagusi iha guztiak ikusi daitezke (Ezkerrean Gorbeia, erdian Anboto ta eskuman Aizkorri) Hortaz, hain mendi txiki bat den arren, sekulako denborapasa da. Inoiz ez dut hain denbora eta bide labur batean gehiago truke jaso.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2006·ko Uztailaren 6·an - 22:56etan·an

    Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
    "<cite>Gurutzearen aipamena tontorrean dagoen eraikuntzari zor dio mendi honek. Beraz, gailurra izendatzeko oronimoa gorde dezagun, eraikuntzari bere izena ematea zilegi bada ere. Este monte debe la referencia a la cruz al monumento que ocupa su cima. Por tanto, conservemos el orónimo para designar a la cima, aunque dar al monumento su nombre correspondiente siga siendo lícito.</cite>"

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Larrasa mendia (211 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi