Skip to main content

Larrasa mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Mendebaldetik ikusita
©inaxio (20060722)
Altuera
1.453 m
Beste izenak
La Rasa
Zerrenda
Abiapuntuak
Biasteri / Laguardia · Lagran
Lurraldea

Hauxe duzue Toloño mendikateko tontorrik garaiena, nahiz eta Palomaresek jan ohore hori denbora askoan. Antza denez denbora luzez uste izan da azken hau zela tontorrik altuena, baina biak neurtutakoan Larrasarena gelditu da gorago. Nolanahi, metro gutxiko aldea da. Garaiena ez ezik, zerrendako tontorren artean bera da mendikate honetako zailena ere.
Peña del Castillo izeneko haitza du aurrez aurre iparraldean, 200 bat metrora, eta bien arteko lepora dator igoerabide erabiliena, Toro mendatetik. Ez du zailtasun berezirik igoerak lepo horretaraino, handik aurrera hasten dira komeriak. Lepoan bertan bi xenda bereiz daitezke larrean barrena Larrasako tontorrera jotzen dutenak: bata gorago eta bestea beheraxeago: bigarren honi jarraitu behar diogu, izan ere ekialdeko gandorra elkarrengandik bereizitako haitzez osatuta dago eta ez da batere erraza horiek gainditzea. Jarraitu beharreko bideak aldapa handian zeharka eginez saihesten ditu haitz horiek, eta tontorraren parera heltzean abiatzen da gora, larrean eta haitz artean urratutako bide amilgarri batean gora (erne!, oso leku txarra da hori bustita egonez gero). Bada pasarte bat bereziki estua, haitzartean egindako ebaki bat, oso deserosoa (motxilak lepoan utziz gero errazago pasako zarete). Ez dago hori baino bide errazagorik.
Ikusmira zoragarriak dira hangoak. EH mendialde ikusgarrienetako bat osatzen du Palomares eta harekin lotzen duen gandor hautsiarekin batera. Ez dago gandor horren gainean aurrera jarraitzerik, baina bada bide bihurri bat Palomareseraino heltzen dena, Larrasako iparraldeko isurialdea zeharkatu eta gandorra haitzarte batetik zeharkatuz hegoaldeko isurialdera pasata hurbilduko gaituena. Ez da bide erraza ordea.

Mendialdea*
Toloño

Oso gertu (< 1.000 m)

Peña del Castillo mendia (211 m.) · Palomares mendia (957 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2012·ko Uztailaren 16·an - 11:00etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Atzo igandean izan nintzen inguru horietan eta mendi ikusgarriak direla esan behar dut. Lagran herritik abiatu nintzen eta Palomaresera igo nintzen lehenengo, Laziturri iturritik gora, ondoren, erdiko palomares (1417m) mendebaldean dagoen lepora iritsi nintzen (belardia dago) bidetxur batetik arazorik gabe. Gero, erdiko palomaresen harkaitza ezkerrean edukita eta hegoaldeko isurialdetik, markatua dagoen bidetxur berak (harripilak) beherantza darama ekialdeko norantzan, baina hasieran ez dago arazorik bidea jarraituaz, gerora tximini batera iristen zera harkaitzaren ondo-ondoan eta 80-100m gorantz egin behar duzu. Igoera puntu batzuetan kontuz ibili behar da, baina gainerakoan egin daiteke eta erdiko palomaresen ekialdeko lepora iristen zera. Aurrean iada Gazteluko Gurutzea eta Larrasa dituzu.
    Orain lepoan zaudela bidetxurra besterik ez duzu jarraitu behar, hasieran beherantza piskat eta gero gorantz Gazteluko Gurutzerantz, baina harri solteak igotzean ikusiko duzue eskubira beste bidetxurra ateratzen dela Larrasara dihoana eta bertatik jo gorantza, baina kontuz tximini oso estua pasa behar da, motxilak kenduta eta alboratuta, ni argala naiz eta kosta egin zitzaidan pasatzea eta kontu handikin eta noski motxila gabe. Hala ere, esperientzia polita da ez dauka zailtasun handirik, bakarrik adi eta kontu izan bereziki jeistean.
    Gero jetsi eta Gazteluko gurutzera jo arazorik gabe.
    Bukatzeko Lagran herrira jeisteko Toro lepora jetsi, berau Gazteluko Gurutzeko ekialdean dago eta bertatik beherantz Lagranerantz seinaleei jarraituaz.
    Guztira 4 ordu behar izan nituen, baina animatzen dizuet oso ikusgarria delako eta arriskurik gabea.
    Ondo izan eta animo.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Peña del Castillo mendia (211 m.) · Palomares mendia (957 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi