Skip to main content

Otsabio mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©inaxio (20060610)
Altuera
801 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Alegia · Altzo · Azkarate
Lurraldea

Alegia, Bedaio eta Lizartza artean nabarmentzen den bizkar basatiko tontor nabarmenena da Otsabio; ez ordea altuena, izan ere bizkar berean, HEan dagoen Lapar gainak metro bakan batzuk gehiago ditu. Urruti gelditzen da ordea, eta altueran aldea txikia denez, ez dirudi mendizaleek aintzat hartzen dutenik. Nolanahi, zailtasun handirik gabe jarraitu daiteke bien arteko bizkarra (karaitza gehienean, gogaikarria gerta daiteke), eta baita aurrerago ere, nahi izanez gero, Azkarate aldera. Bi dira biderik erabilienak: bata Arterrekako harrobiaren gainaldetik dator Austokietako lepora eta gandorra jarraituz heltzen da tontorrera; bestea mendebaldeko bizkarretik dator, basogintzako pista zabaletan gora, Altzo aldetik abiatuta. Tontorrean erpin geodesikoa, buzoia eta gurutze batzuk. Basoa da nagusi isurialde gehienetan, bai pinua eta pagoa, eta baita artea ere, karaitza nagusi den hegoaldeko eremuetan.
Badira bizkar luze horretan historiaurreko hainbat aztarna, eta baita ehiza postu ugari ere. Gaitzik okerrena ordea Arterrekako arrobiarena da, sekulako urratua egin baitio mendiari hegoaldeko isurialdean.

Oso gertu (< 1.000 m)

OTSABIO trikuharria (421 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Otsabio eta Laparmendi Altzotik (PR GI-113) Altzo 800 m inaxio
Otsabio eta Laparmendiko gandor luzea Altzo 700 m Jose

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Azaroaren 12·an - 17:09etan·an

    Si vais a subir al Otsabio desde Altzo, evitar la senda que pasa cerca de la gigantesca cantera, ya que el estruendo os acompañará casi hasta la cima. Por cierto, los puestos de caza que están en el cordal cimero están hechos una auténtica guarrada, llenos de cartuchos vacios, paquetes, latas, botellas, plásticos, etc.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

OTSABIO trikuharria (421 m.) ·

Waypoints

Izenburua Argazkia Waypoint mota Nork Noiz
Aparkalekua Ez Aparkalekua inaxio 2022-11-02
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi