Skip to main content

Intsusburu mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Intsusburu (942m) tontorra eta postontzia
©Xabiaram (20180128)
Altuera
943 m
Beste izenak
Intxusburu
Zerrenda
Abiapuntuak
Altsasu · Ataun · Etxegarate · Lizarrusti · Urdiain. (N.)
Lurraldea

Itsusburu Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan dago, Etxegarate eta Lizarrusti mendateak lotzen dituen gandor luzearen erdialdean. Bi mendate horien arteko ibilbidea nahikoa ezaguna da mendizaleen artean eta ondo markatuta dago, marka zurigorriz. Ibilbide horretan bertan marka hori eta zuri ugari ere bada, hegoaldeko herrietatik datozen ibilbideenak. Gandor horretan bertan historiaurreko aztarna ugari dago (trikuharriak eta tumuluak), besteak beste Itsusbururen tontorrean bertan (eta baita Txagadigorrirenean ere, Ekialderago). Iparraldetik igotzeko biderik dotoreena Bernoako galtzadari jarraitzea da, Ataungo Ergoien auzotik datorrena ekialdeko leporaino. Txagadigorrirainoko gandorra ere ibiltzeko atsegina da, gora-behera handirik gabea eta etengabeko pagadiaz estalia. Tartean Irumugeta izeneko tontorra, buzoiduna baina katalogotik kanpo gelditu dena.

Mendialdea*
Altzania

Oso gertu (< 1.000 m)

INTXUSBURU trikuharria (21 m.) · PORTUZARGAÑA 2 mendebal trikuharria (257 m.) · PORTUZARGAÑA 1 ekialde trikuharria (317 m.) · BEOTEGIKO MURKOA trikuharria (358 m.) · BERNOA trikuharria (689 m.) · IGARTZA ekialde tumulua (910 m.) ·

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

INTXUSBURU trikuharria (21 m.) · PORTUZARGAÑA 2 mendebal trikuharria (257 m.) · PORTUZARGAÑA 1 ekialde trikuharria (317 m.) · BEOTEGIKO MURKOA trikuharria (358 m.) · BERNOA trikuharria (689 m.) · IGARTZA ekialde tumulua (910 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi