Skip to main content

INTXUSBURU trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

... | ©inaxio (20081018)
Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
ATAUN - BURUNDA
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
1917-03
Elementu kopurua
1
Deskribapena

Trikuharri luzea? Igargu-hilobia?. Tumulu oso jeitsia eta itxuragabetua, 10,50 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa. Erdiko kraterra 3,60 m. diametrokoa eta 0,40 m. sakonerakoa da. 1919an oraindik 6 harlosa kontserbatzen ziren, batez ere Iparraldeko alboan, oinaldea harkoskoz kaltzatua zutelarik. Hauei esker esparru errektangular luzeka bat susmatzen da, E-M norabidekoa. Gaur egun, soilik zutik dauden hiru, iparraldeko kuadrantean, E-M lerrokatuak, beste harkosko eta harlauza batzuen artean, kontserbatzen dira. Bertako hareharriak.
Ekialdeko kuadrantean Urdiain eta Ataungo muga dago.

Iraupen egoera
Egoera onean
Egiazkotasuna
Zalantzarik gabea
Lurraldea
Garaiera
943 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Oso nabarmena
Industua
Bai
Nola iritsi
Intxusburu gainean, Ataun eta Urdiaingo mugan. Beotegiko Murkoa trikuharria 450 m. HMrantz kokatzen da.
Historiala
J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1917an eta T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. EGURENek industu zuten 1919an.
Bibliografia
Exploración de 7 dólmenes en Ataun-Burunda 1920, pp. 406-407-408

Komentarioak

  • account_circle

    Xabiaram·k bidalia 2018·ko Urtarrilaren 29·an - 22:13etan·an

    Harri-industria:
    3 gezi-punta hostokara ukiera laukoak (2 galduak)
    Ijelki ukitu gaineko marruska 1
    2 printza.

    Zeramika:
    10 zati itxuragabekoak (galduak)

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Intsusburu mendia (21 m.) · PORTUZARGAÑA 2 mendebal trikuharria (274 m.) · PORTUZARGAÑA 1 ekialde trikuharria (332 m.) · BEOTEGIKO MURKOA trikuharria (371 m.) · BERNOA trikuharria (686 m.) · IGARTZA ekialde tumulua (917 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi