Ez da mendi ikusgarria Arbara eta esan liteke bereizgarri bakarra duela: hiru herrialderen arteko mugarria izatea, izan ere bertan elkartzen dira Nafarroa, Gipuzkoa eta Araba arteko mugak. Noranahiko autoentzako pista ugarik zeharkatzen dute hegomendebaldeko isurialdea eta telekomunikazioetako instalazio batek itsusitzen du tontorra. Hegoaldeko karaitzezko hormak urratzen dihardu arrobi handi batek. Iparraldeko isurialdea pagadiz estalita dago eta ehiza postu ugarik jarraitzen dute Araba eta Gipuzkoaren arteko mugako hesia. Ibilbide polita egin daiteke halere Olano eta Albeizekin batera lotuta.
Oso gertu (< 1.000 m)
AGINARAN TXULO trikuharria (728 m.) · LA PIEDRA zutarria (844 m.) · LA PIEDRA trikuharria (865 m.) · Aginarango Lepoa zutarria (969 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Olazti - Urdalur - Illarragorri - Araia - Olazti | Olazti | 900 m | inaxio |
Urdalur - Kipular - San Adrian - Naparraitz | Zegama eta A1 bidegurutzea | 800 m | inaxio |
Aratz Lezetik | Leze (Ilarduia) | 1400 m | ietxaburu |
Illaragorriko itzulia | Lezea | 1300 m | inaxio |
Altsasu .. Arbara / Illarragorri | Altsasu | BatenBat |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
AGINARAN TXULO trikuharria (728 m.) · LA PIEDRA zutarria (844 m.) · LA PIEDRA trikuharria (865 m.) · Aginarango Lepoa zutarria (969 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Arbarrainera igoera
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Irailaren 22·an - 09:27etan·an
Igoera La Lezetik egin leike (Araiatik gertu) eta erreka ondotik gora segitu ezkero ez dago galtzeko arriskurik, uren tuberia zahar batzuk erreferentzia moduan dagozelako.
La Lezeko gainekaldera heltzerakoan Aratz eta inguruko bistak ikusten dira eta gure aurrean zelai ederra, bertan Artziniga ibaia izkutatu egiten da La Lezen barriro agertzeko.
Eskumatara bota ezkero Olano txiki eta Olano egin leikez. Gero pista nabarmena eta itsusia segitu ezkero antena batzuetara heldu (urrunetik ikusten dira) eta Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako mugan aurkituko gara. Eskumatara eta hesi bat pasatuta, bidezidor batetik segitu eta buzoia topatuko dogu.