Altxor asko gordetzen ditu mendi honek bere inguruetan, mendia gauza handia ez bada ere. Lezea da horietako bat, mendia alderik alde zeharkatzen duen leize-zulo izugarria. Jende asko ibili da leize horretan zehar 'kainoi jaitsiera' egiten. Hegoaldeko irteera ikusgarria bada, iparraldeko sarrera ez da makalagoa. Ingurua eta mendia dena da kararria eta Lezearen inguruko hormetan jendea eskalada praktikatzen aritzen da. Beste elementu ikusgarria Lezearen gaineko gandorra da, zorrotza izateaz gain sekulako estraplomoa baitu iparraldean. Eta hori aski ez bada, bada 'zulotxo' bat horma alderik alde zeharkatzen duena (5. arg), 100 m inguruko estraplomoa duena beste aldean. Hegoaldeko hormetan ibiltzeko arazo handirik ez dago, baina iparraldekoan kontuz ibili beharra dago. Horixe, Euskal Herriko bazterrik ikusgarrienetako bat. Gomendatutako ibilbidea: Lezea - Olano - Arbara - Albeiz - Lezea, Olanora igotzerakoan goiko ertzera jo eta amildegi ikusgarriari erreparatuz.
Oso gertu (< 1.000 m)
OLANO etxola hondoa (137 m.) · OLANO zutarria (381 m.) · LA PIEDRA trikuharria (743 m.) · LA PIEDRA zutarria (764 m.) · Lezea koba (995 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Aratz Lezetik | Leze (Ilarduia) | 1400 m | ietxaburu |
Illaragorriko itzulia | Lezea | 1300 m | inaxio |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
OLANO etxola hondoa (137 m.) · OLANO zutarria (381 m.) · LA PIEDRA trikuharria (743 m.) · LA PIEDRA zutarria (764 m.) · Lezea koba (995 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig