Skip to main content

Artzanburu mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Ekialdetik ikusita | ©inaxio (20061008)
Altuera
1.368 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Arantzazu · Brinkola · Udana
Lurraldea
Mendialdea*
Aizkorri

Oso gertu (< 1.000 m)

ARTZANBURU etxola hondoa (147 m.) · BIOZKORNA harrespila (444 m.) · ARTZANBURU trikuharria (498 m.) · BIOZKORNA etxola hondoa (520 m.) · BIOZKORNA tumulua (528 m.) · Arriurdin mendia (794 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Brinkola-Andraitz-Katabera-Oazurtza-Brinkola Brinkola 1535 m Xabiaram
Zegamako geralekutik Artzanburura igoera Zegamako geralekua 850 m Jose
Entre Aloña y Azkorri Santuario de Arantzazu Tito Pueyo

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Maiatzaren 3·an - 06:32etan·an

    Oñatin dagoen mendirik politena edo politenetakoa dela. Izugarria da eguraldi onarekin andik ikusten den parajea

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Maiatzaren 9·an - 12:30etan·an

    Ez al da Enaitz Oñatiren inguruetako tontorrik ezezagun eta politenetakoa?

  • account_circle

    Leazpiarra·k bidalia 2004·ko Martxoaren 30·an - 12:48etan·an

    Sentitzen det, baino Artzanburu Legazpin dau, Barrendiolako urtegitik irtetzen dan bidea polita bezain gogorra delarik.

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2004·ko Martxoaren 30·an - 20:55etan·an

    Zehatzak izateko Oñati eta Legazpi arteko mugan dau Artzanburu. Eta Leazpiarrak diñuan bezela oso igoera politxak ditxu Legazpi aldetik:
    - PR-Gi-66: Barrendiolatik Bizkornia lepora bi bidetatik, batetik igo eta bestetik jaisteko moduan.
    - GR-34 (Donostia - Arantzazu): Intzuzaeta lepotik Bizkorniara igotzen da Durutik ziar Arantzazura jaisteko.
    - GR-34.1 (Mandubia - Bizkornia) edo GR-120 (hiru tenpluen ibilbidea): Udanatik Bizkorniara.

  • account_circle

    alberto·k bidalia 2003·ko Maiatzaren 22·an - 11:11etan·an

    orain dela gutxi izanda nago, eta benetan oso mendia polita da.handik ikusten diren parajeak ere oso politak dira,batez ere Urbia aldetik.Gogoan izan behar da igoera nahiko gogorra dela.

  • account_circle

    Leazpiarra·k bidalia 2004·ko Uztailaren 9·an - 14:27etan·an

    Artzanburuko argazkietako batetan Barrendiola urtegia azltzen da presatik begiratuta. Eskubiko bidea hartuko dugu eta 200 bat metro aurrerago eskubideko bideari ez diogu jarraituko, bigarrena jarraitzeko, harri handiengatik eutsita dagoena. Lehengo bidegurutzera ailegatzean gorutza doan bidea hartuko dugu, aldapa batzuen ondoren lasaigune batera iritsiko gara Aizkorri eta Aloñako lehenengo ikuspegiak gozatzeko. Aldapa luze batzuk eta gero (beti bide gogorrena hartu ezkero ez dau galtzeik) piñudi batera iritxiko gara, piñuak nahiko txikiak eta aldapa xuabeagoak direlarik. Ezkerrera hartuko dugu Jaondoko txaboletara iristeko. Bertan itturria dago, eta ezkerera hartu beharrean aurrera jarraitzen badugu Akaitz azpiko iturrira irits¡iko gara, benetan leku ikusgarri eta polita. Jaondotik gora igoko gara pago zar eta txikien hartean, Kataberako meatzetara iritsi arte. Bideak gora egiten du baini merezi do pixkatean gelditzea eta aztarnak ikustea, arnasa lasai artzeko. Bidean gora Bizkorniako lepora iristen gara, eta zelai lau bat ikusten da, argazkiko ur putzuarena. Ezkerreko mendia da Artzanburu.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Abuztuaren 3·an - 15:11etan·an

    Luis Pedro Peña Santiagoren \"Aizkorri\" liburu sakratua (nire etxean bederen) mila bider irakurri eta gero, banituen gogoak Biozkorniako ingurunea ezagutzeko, Artzanburu aitzakia moduan erabiliz.
    Arantzazura iristeko bi kilometroren faltan (km 7), hartu ezkerretara ateratzen den asfaltatutako karretera txikia, Mendikoi etxaldera daramana. Hemen Hegoameriketako jendea etortzen da lan egitera urtean zehar, nekazarien bizimodua ezagutzeko. Berez debekatuta dagoen bidea da, baina nahiko altuera irabazten da. Bada barrera bat, bi aldiz irekita eta behin itxita topatu duguna. Hemen dago klabea. Ia Duruko zelaietara ateratzen da.
    Pista jarraituz ordu batean erdiesten da Biozkorniako lepoa. Norabide desberdinak markatzen dituen zutukako adarra igaroaz Zegama aldera, eskubira jo behar da eta Aralar ikusten denean adi egon. Guk kasualitatez aurkitu dugu ingurune hortan. Ama Birjiñaren atsedena izan zen Aralartik Aizkorrira bidean. Harri nahiko erosoa da, barku baten antza duena, Belagoako Keletaren antzera. Hortik gainera, 15 minutuko senda gogorra.

  • account_circle

    JFdeA·k bidalia 2005·ko Azaroaren 21·an - 09:35etan·an

    Ibilbide honen norabide nagusia ekialdea da. Aloñako tontorrak zeharkatzen dira Aizkorriko lehen tontorreraino, Artzanburu 1368 m.

    Urteagaineraino, 500 m, kotxez heldu gara. Bertotik Belauko, 920 m, tontorrerantz jo dugu hegoekialderanzko estratatik. Bidea hasteko aldapa gogorra bide laburrean 400 bat metroko altuera hartzen baita. Altuerak bere abantaila ere badu, ikuspegia: Elgea, Araotz, Oñati, Erlo, Ernio, Aiako haitzak, Larrun, Txindoki, Aralar... .
    Belaukotik aurrera, ekialderako norabidean eta aldapan gora hurrengo tontorraren bila, Gorgomendi edo Aloña, 1239 m, Belar lepoa zeharkatu dugu. Gorgomendi gaineko gurutzetzarra urrunetik ikusteko parada ematen du.
    Gaurko irteerako Artzanbururainoko norabidea nagusian aurrera, ekialdea, Kurtzezar dugu hurrengo tontorra, 1289 m. Ostean Butreaitz 1319 m. Bidea zein den zalantzarik izanez gero bide-seinale argiak daude. Butreaitzetik Aitzesare lepora jaitsi beharra izan dugu, 100 bat metro.
    Aitzesaretik gora Arkaitzera heldu gara, 1315 m. Ostean Arriurdin 1268 m. Tontor hauek guztiak Aloña mendi-zerrakoak ditugu.
    Arriurdinetik Bizkornia lepora jaitsi gara. Berton topa ditugu bi Ibilbide Luzeren seinaleak 34a eta 120a.
    Gure gaurko helburu nagusia aurrez aurre dago, Artzanburu 1368 m. Aizkorri mendi-zerrako lehen tontorra mendebaldetik.
    Artzanburun buelta hartu dugu Urteagainerantz. Hego mendebaldera jo dugu, Duruko bordetatik pasatu gara eta Aloñako magaletik berriro Belauko tontorrera heldu gara. Belaukotik goizeko bide berberetik goizeko abiapuntura, Urteagainera, heldu gara.

    Joan-etorrian 7 bat ordu eman ditugu.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ARTZANBURU etxola hondoa (147 m.) · BIOZKORNA harrespila (444 m.) · ARTZANBURU trikuharria (498 m.) · BIOZKORNA etxola hondoa (520 m.) · BIOZKORNA tumulua (528 m.) · Arriurdin mendia (794 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi