Skip to main content

Zegamako geralekutik Artzanburura igoera ibilbidea

Jose·k

2007/12/24 - 19:37

Abiapuntua
Zegamako geralekua
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
850 m
Eskema
Zegamako geralekua - Intzuzaeta lepoa - Harri Urdin saroia - Biozkornia - Artzanburu
Luzera
13.00 km
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Artzanburura igotzeko abiapuntu egokia eskaintzen du Zegamako tren geralekuak. Igoeraren zati handi bat, Intzuzaeta lepotik Biozkornia lepora, GR 34 ibilbidearen parte denez ongi adierazita dago marka zuri-gorriz, eta gainera mendizale askok erabiltzen dute bide hau Aizkorri eta Aloñako mendikateko tontorretara igotzeko. Horren ondorioz bidea erraz jarraitzen da, eta arazo gabe igoko gara.

ZEGAMAKO GERALEKUA (530 m.)

Zegamako tren geralekutik abiatuko gara, trenbidetik perpendikularki urrunduz. Bidegurutzean ezkerretara bihurgune estua hartu eta igotzen hasiko gara. Trenbidearen tunelaren gainera iritsi aurretik eskuinera bide bat irteten da. Bertatik igotzen jarraituko dugu. Langa bat zeharkatuko dugu.

Bidegurutze batera iritsiko gara. Zuzen jarraitzeko tentazioa izan dezakegu PR bide baten marka zuri-berdeek horixe adierazten baitigute, baina guk eskuineko bidea hartu behar dugu. Zertxobait aurrerako ezkerrerantz bide bat abiatzen da, baina ez diogu jaramonik egingo. Pixka bat gehiago jarraituko dugu bide zabal honetatik, eta hurrengo bidegurutzean ezkerreko bidea hartu. Laster txabola baten ondotik igaroko gara, eta aurrera beste batzuk ikusiko ditugu.

INTZUZAETA LEPOA (735 m. ; 30’)

Bide honetatik jarraituz Intzuzaeta lepora iritsiko gara. Oria eta Urola ibarren banalerroan dago eta bide askoren elkargunea da. Oazurtza edo Obazurtza bezala ere ezagutzen da. GR 34 (Donostia – Arantzazu) ibilbidearekin egin dugu topo, eta tarte labur batez bide hau jarraituko dugu. Horretarako, mendebalderantz doan bidea hartuko dugu.

Lepotik 10’ inguru ibili garenean, jarraitzen hari garen bideak ezkerretara bihurgune itxi bat hartzen du, eta eskuinera beste bide bat abiatzen da. GR ibilbidearen marka zuri-gorriak jarraituz eskuineko bide horretatik jarraituko dugu.

Tarte honetan bidea oso lasaia da, aldapa gutxi du. Baina ez da beti horrela izango. Aldapa gogortzen hasi eta berehala eskuinerantz desbideratzen den bide bat ikusiko dugu. Barrendiola urtegitik datorren bidea da, eta PR-Gi 66 ibilbidearen marka zuri-horiak ditu. Guk gorantz jarraitu behar dugu.

Aurrerago, adi! Bide honek ezkerretara bihurgune estu bat hartzen duen tokia, guk zuzen jarraitzen duen bidezidorretik joko dugu GRaren marka zuri-gorriak jarraituz. Tarte batez lau xamar egiten du aurrera bidezidor honek, pagadi aldapatsua zeharkatuz, baina laster aldapan gora egiten du berriz ere.

Basotik irtenda, hiru txabola eta iturri bat dauden toki batetatik pasatuko gara. Harri Urdin saroia da (1h20'). Zertxobait gorago artzain txabola batzuen hondakinak ikusiko ditugu eta zutik dagoen beste bat. Basoak larre eta haitzei eman die pasu.

BIOZKORNIA (1.200 m.; 1h35')

Bide honi jarraituz, “Amabirjinaren sillie” izenaz ezagutzen den haitzaren ondotik igaro eta laster Biozkornia lepora iritsiko gara, Artzanburu eta Arriurdinen arteko lepo zabala, eta bide askoren arteko gurutzea.

Azkenengo aldapa igotzea baino ez zaigu falta. Hasieran hegoalderantz joko dugu, eta ondoren hego-ekialdera. Bide nabarmenik ez dago, baina zailtasun handirik ere ez. Malda gogorra bakarrik.

ARTZANBURU (1.368 m.; 2h)

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi