(2018-04-22) Egun osoko mendi ibilaldia Urola ibaiaren iturburuko mendizerran.
Ibilbidea Brinkolako trenbidean abiatzen da eta Oazurtzako mendirako bidea jarraitzen dugu igoera lasaian, hemendik Andraitzerako bidea hartzen dugu Mearreko Pasabidetik. Tarte honetan igoera gogorragoa da baina baita gozagarriagoa ere pagadi baso eta harkaiztegi ondotik.
Behin Andraitzeko tontorra zapalduta, Artzanburu arteko mendizerrako tontor txikiago guztiak zapaltzen joango gara, Aizkolandi, Zulagaizto, etab.
Artzanburu aldera iritsita, atseden bat hartu eta zerbait jateko unea da.
Ondoren Biozkornako Lepotik egingo dugu jeitsiera, goizean ibili garen mendizerraren magalean behera. Inguru honetan du iturburua Urola ibaiak ere, pare bat iturri ere ikusiko ditugu bidean freskatzeko aukera eskaintzen dutenak.
Amaiera aldera Intzuzaetako Lepotik, aukera dago abiapuntura jeisteko edo Arranoaitz eta Oamendi aldetik itzulia eginez jeistekoa, nik bigarren aukera hau egin nuen, bertan dauden trikuharri batzuk ikusteko asmoz.
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig