Larrun izango da zerrenda honetan trenez igo daitekeen mendi bakarra, eta hori dela eta ez da inoiz jende faltarik izango tontorrean, jai egunetan batez ere. Hainbat taberna, monumentu eta antena ugari ere bada, porlan eta harriz urbanizatutako eremu zabaletan. Hiru herri ditu bere oinetan: Azkaine, Sara eta Bera, eta hiruretatik igotzeko bide aukera ugari. Beste hiru mendate ere bai: Ibardin, San Inazio eta Lizuniaga eta beste hainbeste bide.
Denetan politena, nik uste, Mentto Baitako Gite d'Etape-tik abiatzen dena. GR11ren bidea erabil dezakegu tarte handi batean bai Hiruiturrieta aldera jotzeko eta bai Larrun Txikiaren gandorrera jotzeko. Itzuli polita da batetik igo eta bestetik jaistea. Larrun Txikiko gandorretik igoz gero, merezi du tontorrari mendebaldetik ekitea: kontu pixka batekin ibiltzeko lekua da, haitz artean igotzen den bidea bilatu beharra baitago (eta goiko terrazatik botatako zabor ugari ikusi beharko dugu). Arriskutsuena, halere, gora iritsi eta tontorreko txiringitoa ikusteak sor dezakeen shocka da. Edozein modutan Bera aldetik igotzen den pistari jarraitzea baino egokiagoa dirudi.
Oso gertu (< 1.000 m)
LARRUN harrespila (492 m.) · MALETE zutarria (669 m.) · Berako gorostia zuhaitz aparta (727 m.) · MEATZU EKIALDE harrespila (744 m.) · LARRAKAITZA trikuharria (804 m.) · MEATZU MENDEBAL harrespila (811 m.) · LES 3 FONTAINES (?) trikuharria (968 m.) · BOREIKO ARRI etxola hondoa (980 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Saratik Larrunera (itzulia) | Sara | inaxio | |
Ibardin .. Larrun | Ibardin | BatenBat | |
Ibardin .. Larrun | Ibardin | BatenBat |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
LARRUN harrespila (492 m.) · MALETE zutarria (669 m.) · Berako gorostia zuhaitz aparta (727 m.) · MEATZU EKIALDE harrespila (744 m.) · LARRAKAITZA trikuharria (804 m.) · MEATZU MENDEBAL harrespila (811 m.) · LES 3 FONTAINES (?) trikuharria (968 m.) · BOREIKO ARRI etxola hondoa (980 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Nire bizitzako ametsgaizto haundiena
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Ekainaren 12·an - 18:35etan·an
Iaz nere mutila eta neu saiatu ginen Larrun oinez ibiltzen oso egun txar batetan lainoa eta euriarekin. 3 ordutan ibiltzen egon ondoren konturatu giñen tontorrarean ondoan geundela denbora guztian bueltak ematen baina tontarrara heldu barik. Azkenean jeitsi giñen guztiz buztita, hotzez ikara eta amorru handiz. Nere bizitzako ametsgaizto haundiena.
Re: Nire bizitzako ametsgaizto haundiena
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Abenduaren 4·an - 21:26etan·an
Nire bizitzako ametz gaiztoena izan zen 2002ko urtean baina 2004ko urtean dena aldatu zen . Eguraldi ona egiten zuen eta Beratik igo egin ginen. Azkenean lortu genuen eta izugarrizko zirrara izan zen
Larrunera joateko??
aintz·k bidalia 2004·ko Maiatzaren 14·an - 16:12etan·an
kaixo!! laster, eguraldi ona egingo duen igande batean, larrunera joateko asmoa dugu. Ibilbideak begiratzera sartu naiz hona eta ez dakit nondik igo. Beratik pentsatzen genuen igotzea baina hor goiko testuan jartzen duen horrek dudatan jarri dit . \" Edozein modutan Bera aldetik datorren pista jarraitzea baino egokiagoa\". Itsusia, txarra, zer du ba Beratik igotzen den pista horrek?? nondik igoko gara?? zein da biderik politena?? eta errezena??
Re: Larrunera joateko??
inaxio·k bidalia 2004·ko Maiatzaren 14·an - 20:48etan·an
egia esan ez zen erraz ulertzen goien esaten zena eta aldatu egin dut. eta igotzeko biderik gomendatu behar izanez gero goien aipatutakoa gomendendatzen dizut, Mento Baitatik abiatzen dena, GRa jarraituz. bitan igo naiz alde horretatik baina ez dut gogoratzen orain garbi azaltzeko moduan. dena dela jende asko dabilen bidea da eta nik uste erraz asmatuko duzuela bidearekin.
ondo ibili!
Re: Larrunera joateko??
Jon·k bidalia 2004·ko Urriaren 30·an - 01:31etan·an
gaur bertan Larrunera joan naiz eta ipar aldetik hasi det igoera (Azkaine-tik). Oso ibilaldi polita iruditu zait, eguraldi ederra lagun, eta azkenengo aldapa nahiko gogorra ere. Gomendarria. (trena dela eta, goian jende ugari biltzen da)
Re: Re: Larrunera joateko??
Isuts·k bidalia 2004·ko Urriaren 30·an - 10:00etan·an
Kaixo, gu ere Larrunera joatekoak gara, baina ez dakigu nondik abiatu, Beratik ala Azkainetik. Zein da ibilbide gomendagarriena? Arrzena? Politena? Eta zenbat denbora beharko genuke ibilbide bakoitzetik tontorrera iristeko? Mila esker!
Re: Re: Re: Larrunera joateko??
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Urriaren 30·an - 19:16etan·an
Ni ez naiz inoiz Beratik abiatu, beraz, ezin dizuet esan zein dan politago. Hori bai, Azkainetik ibilbidea ederra da. Azkenengo aldapa kontutan harturik, ziur nago ez dela bide errazena izango, bainan esfortzu txiki bat egitea ere pena merezi du. Denborari dagokionez, nere liburuxkan 2 ordutako igoera dela dio, baina nik bakarrik joanda, ordu betekin aski izaten dut. Nere aholku bakarra: Ez ezarri erritmo altu bat hasieratik, indar gehienak azkenengo zatian behar izango dituzue eta.
Ondo izan,
Agur!
Re: Re: Re: Re: Larrunera joateko??
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Irailaren 20·an - 12:48etan·an
Jon ,Aitor Rodriguez naiz, USANDIZAGAKOA, zer moduz zaude??
Re: Larrunera joateko??
Jose·k bidalia 2004·ko Azaroaren 1·an - 19:50etan·an
\"Euskal Herria\" aldizkariko azkenengo alian (12.a; 2004ko urria eta azaroa) Larruni buruzko artikulu bat dago. Gailurreko ikuspegixekin 360ºtako argazki panoramiko bat dauka ikusten diran mendi esanguratsuenak markauta ditxuana. Eta tontorrera igotzeko lau ibilbide eta mendixa ingurutzen daben ibilbide zirkular bat azaltzen ditxu. Nundik igo aukeratu ezinda dabilenantzat informaziño baliagarrixa, duda barik.
Trena dela eta...
MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 16:59etan·an
Seguraski berandu iritsiko naiz Aintz, baina hurrengo baterako posible da beste norbaiti ongi etortzea. Nik Beratik kanpo dagoen Malet taberna gomendatuko dizuet abiapuntu gisa. Lizuniagara bidean dago, Beratik 3 kilometrora edo. Ezkerretik bada bide bat arazorik gabe gora eramango gaituena. Baserri batzuk igaro eta gandorrera hurbilduko gara. Unerik txarrena goiko pistan eta batez ere puntan izango dugu, mendi aski zibilizatua baita. Onena bistak, Euskal Herriko ederrenetarikoak. Katalejoak eraman eta Midi de Bigorre ikusiko duzue Auñamenditik ezkerretara. Punta zorrotza da. Bertan dago Tourmalet mendate mitikoa.
Larrunera joateko baldintza bakarra: hego haizea udazken-neguan.
ezina
aintz·k bidalia 2004·ko Abenduaren 14·an - 11:42etan·an
Larrunera igotzeko buzoian dauden azalpenak ezin al dira imprimatu?? Edurena bakarrik imprimatu al daiteke??
Re: ezina
Isuts·k bidalia 2004·ko Abenduaren 14·an - 18:20etan·an
Xaguaren ezkerreko botoia sakatuta edukiaz nahi duzun testua aukeratu eta eta ondoren eskubiko botoia sakatu eta Imprimir aukerari eman. Zorte on!
Larun Oinez
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Urtarrilaren 10·an - 09:37etan·an
Larun: 900 m
Dificultad:
Baja. Niebla y nubes muy frecuentes.
Comunicaciones:
Behobia-Urrugne (N-10), luego dirección Ciboure-Olhette hacia Ascain.
de Luz Nord, dirección Ascain. Desvió D-4, Olhette (Olleta)
En dirección Ascain pasando por Olhette podremos ver unos carteles municipales \'Larun Oinez\' (justo llegando a Ascain), seguimos esos carteles y nos lleva por unos caseríos a un parking donde desde ahí podremos emprender la marcha a Larun sin ningún tipo de dificultad ni pérdida.
Nota: Recomendaría seguir los caminos más estrechos y angostos, ya que la pista más ancha bordea más y por lo tanto también es más larga.
**Existen muchos recorridos escritos partiendo desde Mentu Baita Baserria por el GR pero, lamentablemente, dicho caserío no está indicado, por lo que esto recorrido señalizado es una alternativa grata. Además, no es tan duro como por el GR.
Larrun
aintz·k bidalia 2005·ko Urtarrilaren 17·an - 12:21etan·an
Eskerrik asko danoi zuen azalpenengatik, azkenean izan gea Larrunen. Ederki pasa genun, ibilbide politta ta bueltakuan nahastu egin ginenez abenturaz betea! hauxe:
Azkenean Mentto Baitatik abiatu ginen, oso ondo. A-8 autopistaz, iparraldean gaudelarik lehen irteeran (urruña) atera, zuzen Askaineruntz hartu, rotondan ere bai. camping bat pasa ta 5 min barru kartel haundi bat (Ongi etorri Askain, eo antzeko zeoze) ikustean eta ezkerrean horma (frontoi) roxa-roxa bat Bar Trabeniarena, eskubiko 2. bidexka hartu (etxeari pegatuta daude bi bidexka alde banata, ba etxearen ezkerrekoa hartu). Amaieran dagoen parkinean kotxea utzi eta ezkerrean hasten da bidea marra zuri-gorriez.
Aurrerago ere kartel bateK ezkerrera bidaltzen gaitu \"Larrun GR 10\". Bide politta ta arazorik gabe 2 ortutan goian. (gu poliki ibiltze gea argazkiak atereaz ta 2.20).
Zortea izan omen genuen, taberna ta txiringito guztiak itxita ta gainera haizerik ez!!
Urik gabe geratu ginenez Bera aldera doan pista hartzeko gomendatu zigun Lezoko senar-emazte jatorrak, 10 minutura (aldapa latz beruntz) deposito-iturri eder bat genuela eta. Halaxe, topatu genun hura (eta ura) ta bertan bazkaldu.
Gero berriz gora pista enpinau hartatik ez genuenez nahi itzuli, depositotik goruntz eta ezkerreruntz irteten zen bidezidorra hartu genuen, gailurrari buelta ematen zihola zirudielako eta bai!! Itzulerarako bide polit batekin egin genun topo! marka berdeak (gezi eta \"O\" berdeak) zituena. Hauek amaitu zirela zirudienean eskubirantz hartu genuen (gero berriz markak zeuden).
Goruntzakoan ibili genuen bidera agertu ginen berriz, Arlepo izeneko txoko polit bat pasatuz (gorosti ederra arkaitz artetik irtenda), seinaleak dauden lepora. Hemen igoerako bidetik jeistea zen aukera egokiena (eta bakarra), baina karteletan \"Askaingo aparkalekua 40min\" ikustean gure aparkalekua zela pentsatu genuen eta hartu, bide polita zen arren okerrekoa.
Beruntz gindoazela oso eskubira gindoazela konturatu ginen beraz azkenean (ia bukaeran) ezkerrera irteten zuen bidexka bat hartu genuen. Zaldien bidexkak jarraituz, beruntz eta ezkerreruntz beti ere, baserri batzuetara iritsi ginen, han errepiderantz jo eta \"Achafla Baita\" izeneko leku bat, baina hura etzen \"Mento Baita\" ta gure kotxerik ez!!
Etxe bateko jardinean gizon jator batek (euskeraz gainea, ze guk frantsesez tutik ez) esan zigun ez geundela hain urrun, 4-5 km, azkenean \"3 kontsolatzeko\" esan zigun eta pozik geratu ginen.
Total, dedo in ta ia-ia lehena geratu zitzaigun, aitona jator bat, honek ez euskeraz ta ez erderaz, inglesez zoze ulertze zun ta \"Bar Trabenia\" ikusi genuenean \"Stop,stop\" eta \"Mersibocu,bocu\" esan eta han ginen berriz pareta roxan aurreko etxian. bertatik 5 minututa oinez kotxea.
Egun ederra pasa genun!! E, ruth? earra txapa idatzi detena azkenian e??
Re: Larrun
reitx·k bidalia 2005·ko Urtarrilaren 18·an - 12:06etan·an
Earra explikaziyua aintz!! Etzea makala!
Larrunera txirrinduan joan al daiteke??????
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Urriaren 17·an - 21:02etan·an
Pasa den igandean Nafarroa Oinezen egin genuen apustu bat, nik eta nire lagun bat tren txikiaren aurka. Nahiko genuke mendi bizikletaz edota bideko txirringaz igo ahal daiteken larrunera
bada pista zabal bat
inaxio·k bidalia 2006·ko Urriaren 17·an - 22:50etan·an
bada pista zabal bat tontorreraino heltzen dena, bera aldetik. ez dakit nondik nora egiten duen, baina ikusi izan ditut autoak pista horretan nahiko gora igota. ez duzue aitzakiarik, beraz. on dagizuela!