Skip to main content

Ibardin .. Larrun ibilbidea

BatenBat·k

2005/03/13 - 00:00

Abiapuntua
Ibardin
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
6 ordu

Ibardin-Larrun-Bera

Ibardin gainetik abiatu gara. Gain aldera heldu aurretik iparrera ateratzen den errepidea hartu dugu Benta Zaharreraino. Bidean hainbat altuera-metro galdu ditugu arrekaraino jaitsi beharra baitago. Aukera dago Benta Zaharreraino kotxez heltzeko.

Benta Zaharraren atzealdeko ezker aldetik ateratzen den bide zidorra hartu dugu, goitik behera datorren erreka zeharkatuz. Bertotik Larrun tontorreraino norabide nagusia Ekialdea izan dugu, eta mendiaren ur-banaketa abiapuntu.

Gorago dagoen benta gainditu dugu -parkatu horren izena gogoratu ez izana-.

Larrun txikin atsedena eta argazkiak.

Bide osoan begien gozamenerako Iparraldea alde batera eta bestera Hegoaldea, eta ipar Larrun.

Larrunetik ekialderantz jo dugu, Lizuniagara. Ibilbide laburarren arrastoekin batera Lizuniaga gaina zeharkatu dugu eta Beraraino lagundu dizkigute. Bidean hainbat baserri, landa eta artalde zoragarriz gozatu izan dugu.

Beran eman diogu gaurko ibilaldiari amaiera, eta Larrun mendiaren hego aldeko magalak ezagutzeko aukera paregabea izan. Gainera eguraldia sekulakoa, zerua urdin-urdin eta tenperatura ibiltzeko ezin hobea.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi