Urbasako goi-lautadak ertz luzeak ditu, eta gain ugari ertz horretan: horietako bat da Bargagain, Olatzagutiatik Urbasara igotzen den errepidetik nahikoa gertu. Ertz honetan leku askotan haitz handiak daude, baina ez da zaila nondik edo handik saihestu eta aurrera egitea. Bestela, tarteka belarra eta tarteka basoa topatuko dugu, gora-behera handirik gabe beti ere. Motxila handia eta denda hartuz gero aste oso batean ibil zaitezke ertz honetan gora eta behera, Irurtzunen hasi (Andia) eta ia-ia Gasteizera arte (Satrustegi > Andia > Urbasa > Entzia > Gasteizko mendiak). Basoan barneratu nahi izanez gero iparrorratza ezinbestekoa da.
Oso gertu (< 1.000 m)
LARRAKARTE tumulua (936 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Bargagain Urdiaindik | 765 m | inaxio | |
Ataken erabilerari eutsi! | Iturmendi | JFdeA | |
Bargagain Urbasako mendatetik | Urbasa mt. | 300 m | inaxio |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
bargagain
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urtarrilaren 17·an - 21:22etan·an
Bargagaingo tontorraren altuera ez
da 1154m´, baizik eta bat gutxiago hain zuzen 1153.Altsasun ere tontorraundi izenarekin ezagutzen da,uztailaren hirugarren igandean bere igoera ospatzen da eta Altsasuko Mendigoizaleak auzatea banatzen du igotzen duten tartean . Egun honetan Altsasuko mendigoizalearen finalista ospatzen da oso egun polita pasatzen . ere urteko lehendabiziko igandean altsasuko mendizaleak biltzen gara bere tontorrean urte hasiera emateko.
Beste bat
Oskar_Garcia·k bidalia 2003·ko Urtarrilaren 23·an - 17:46etan·an
Aupa! Asteartean mendi honetara hurbiltzea erabaki nuen. Urbasan nabil azkenengo mendi irteeretan ta Gargagain falta zitzaidan Ehun Mendien Ibilbideen lehiaketarako eskualde honi dagokionez. Lehengo Baiza ta Leungane nereganatu nituen urteko lehenengo astean. Bargagain, hiru mendi hauetatik, politena ta gogorrena iruditu zait. Esan behar daukat astearte hontan Bargagainera iristen dan bidea lokatzez beterik zegoela ta horrek bidea asko gogortu zuela. Oso igoera polita da, kriston malda dago, baina denbora gutxitan kurutzeraino heltzeko modukoa. Jeisten nengoenean Altsasuko mendizale "beterano" batekin topatu nintzen ta bera ere ni egiten ari naizen lehiaketan parte hartzen dagoela esan zidan. Nik 44 mendi daramazkit ta berak aurten 400 egingo dituela esan zidan. 63 urtekin ta oraindik mendian zehar erronkei aurre eginez. Zorionak! Ea neu ere 63 urterekin mendiak igotzen jarraitzen ditudan (seinale ona litzateke hori!). Ostiralean Umandiara joango naiz. Aio! Zeozer esateko badaukat Umandiara igo ostean kontatuko dizuet. Ziur egon!
zein da ehun mendien lehiaketa?
AKELARRE·k bidalia 2004·ko Apirilaren 7·an - 16:29etan·an
zein da lehiaketa hori? ni mendiak egiten hasi naz ta dagoeneko 52 egin ditut aurten, ahal badidazu erantzun mesedez. eskerrik asko
Re: zein da ehun mendien lehiaketa?
Oskar_Garcia·k bidalia 2004·ko Apirilaren 8·an - 13:35etan·an
Aupa!
Izenak esaten duen bezala, ehun mendi desberdin igo behar dituzu 5 urtetan. Bakarrik 20 mendi urte bakoitzeko. Nik laugarren urtea hasi det aurten ta 67 mendi egin ditut jada. Euskal Mendizaleen Federakuntzak babesten ta antolatzen du lehiaketa hau. Mendiaz gozatzeko eta ezagutzeko egiten da, ez duzu ezer lortuko sari gisa. Naitanahiezkoa da mendi talde baten kide izatea, federatua egon behar zarelako. Txartel bat bete beharko dezu urte bakoitzeko 20 mendirekin eta hauek EMFra bidaliko dute. Ehun Mendien Katalogoa erosi beharko dezu (3€). Hemen pintuatzen duten mensi guztiak agertzen dira, Euskal Herrikoak eta kanpokoak. Katalogo honetan agertzen ez den mendi batera igotzen bazera ezin izango dezu puntuatu. Gainera liburuska honetan lehiaketaren arau guztiak agertzen dira. Agur!
Oso Erronka polita da. Anima zaitez!!!!!!!
Re: zein da ehun mendien lehiaketa?
Oskar_Garcia·k bidalia 2004·ko Apirilaren 19·an - 11:54etan·an
Edozein liburudendan dago salgai 3€ren truke. Hala ere uste det interneten aurki dezakezula www.megadenda.com orrian. Aio!!!!!
Olazti-Bargagain
Xabiaram·k bidalia 2017·ko Urriaren 28·an - 14:14etan·an
Kaixo lagunak,
Ibilbide polit bat Olaztitik (548m) Bargagain (1153m) tontorrera igotzeko eta Urbasa gainean ibilaldi bat emateko. Olaztiko kiroldegitik abiatuta hasieran pista bat hartzen dugu Otadegia izeneko tokian zehar, hemendik Urbasara doan errepidera heltzen gara eta metro gutxiren buruan basoan barneratzen den bideska hartu behar da ezkerretara, hemendik aurrera dena zuzen eta gorantz Altsasutik datorren bidearekin bat egin arte, hemen harrizko horma handi bat gainditu behar da baina bide oso ona dago, eta ondoren azken zatian sartzen gara igoera polit baten ondoren gaineko lepora iritsiz, tontorra hurbil dago.
Bargagain tontorreko ohiko argazkiak egin eta ikuspegi ederretaz gozatu ondoren, ekialderantz abiatzen gara Itxuripunta izeneko tontorrerantz, hemen bidea harri handiz josita dago eta apur bat malkartsua egin daiteke.
Tontorra: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88751.jpg
Ekialdea: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88749.jpg
Gaineko ibilalditxoaren ondoren Baso Sorgindua delakoan sartzen gara, bidea seinaleztatuta dago eta harrizko irudi bitxi ugari aurkitu daitezke bertan.
Basoko ibilaldiaren ondoren Bidoitza eta/edo Sorosgaineko zelaietarantz joango gara bertan atsedena hartu, zerbait jan eta inguruko bitxikeria batzuk ikusteko, trikuharriak adibidez:
Bentakeita zutarria: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88730.jpg
Ergibil trikuharria: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88732.jpg
Ergibel zutarria: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88735.jpg
Jeitsiera bidea hasieran Urbasatik behera doan errepidearen ondotik doa eta ondoren Olaztiko Portu Zaharra delakoan behera herrirainok, ez du zailtasunik.
Arratsaldera arteko egun pasa on bat egiteko bezalako ingurua. 7 bat ordu bazkaria barne.