Skip to main content

Ataken erabilerari eutsi! ibilbidea

JFdeA·k

2006/12/03 - 12:09

Abiapuntua
Iturmendi
Eskema
Iturmendi-Sta. Marina-Bargagain-Sta. Marina-Baiza-Bakaiku-Iturmendi
Iraupena
8 ordu
Lurraldea

Lehenengo eta behin eskerrak eman behar dizkiegu Nafarroako Ibilbideen egileei euren informazioaz baliatu baikara ibilaldi hau egiteko.

Iturmendi herritik abiatu ginen 130ILaren bila, eta honek zuzen-zuzen eraman gaitu Sta. Marinara. Bertotik Mra egin dugu ILaren seinaleak jarraituz Bargagaineraino. Bidean Urdiaineko ataka aurkitu dugu.

Sta. Marinan berriro bueltan Era abiatu gara Baizara. Hau gainditu eta Etxarriko atakan, trikuharri baten ondotik Bakaikuranzko jaitsierari ekin diogu.

Sekulako bidea, hauek ikuspegiak!! Egizue aukera baduzue. Ohartxo bat, goitik beherako bidean ezkerrarako bide guztiak hartu eta zuzen helduko zarete Bakaikura.

Amaitzeko errepide bazterretik Bakaiku-Iturmendi tarte laburra egin dugu, eta amaiera eman diogu gaurkoari.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi