Aizkorri izen bereko mendikateko tontorretako bat da. Izen bera izanagatik, ordea, ez da altuena, Aitxurik zenbait metro gehiago baititu, mendebalderago. Abiapuntu erabilienak Otzaurte eta Arantzazu izango dira, baina ezin alde batera utzi Zegamatik gora datorren bidea, beste ibilbide gutxik eskaintzen baitute honek eskaintzen duen mila metrotik gorako gora-behera. Araba aldetik datozenek berriz Zalduondotik Plataformara autoz igo eta bertatik abiatzea dute errazena. Tontorretik bertan ermita eta aterpe txiki bat ditu, biak ere zabalik izaten direnak. Behin haraino joanez gero, ezin igo gabe utzi inguruko tontorrak, Aitxuri batez ere, ez baita urruti. Aukera izanez gero ez da zaila Iraule eta Arbelaitz ere igotzea, mendebalderago, haitzean gora eta behera eginez. Arantzazu aldetik etorriz gero Urbiako larretan barrena pasako gara eta bidean topatuko ditugu beste ermita bat, orain taberna eta jatetxe bihurtutako fonda zaharra eta hainbat artzain borda. Artzain borda hauetako batzuetan ibiltarientzako edari eta janaria (gazta!) eskaintzen dute udaldian. Sandrati edo San Adrian aldetik abiatuz gero Sandratiko leizea zeharkatzea da ohikoena, eta gero "Mandobide" izeneko bidean gora igotzea (hauxe da biderik zuzenena) edota GR12 bideko galtzada jarraitu eta Plataformatik igotzen den bidearekin bat egitea. Beste aukera bat Sandratiko mendi aterpearen ingurutik bizkarrari jarraitu eta IEko isurialdera pasata handik igotzea da, alde horretako malkarren azpitik helduz tontorrera. Urbiako fonda maiatzaren 1etik azaroaren 1era bitarte egoten da irekita asteburu eta aste egunetan, gainontzean (azaroan itxita dago) asteburuetan bakarrik ematen dute zerbitzua (aterpea, taberna, jatetxea...). Honako hauek dituzue bertako telefonoak: 943 781 316 eta 943 585 030.
Oso gertu (< 1.000 m)
Santo Kristo eraikina (40 m.) · Aitxuri mendia (907 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Aizkorri, Sandratitik abiatuta | Sandrati (San Adrian) | 650 m | inaxio |
Arantzazu .. Aizkorri | Arantzazu | BatenBat | |
Subida alternativa a Aizkorri .. Aizkorri | Subida alternativa a Aizkorri | Juanjo | |
Tocando el cielo guipuzcoano | Arantzazu | Tito Pueyo |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Gauez igotzeko aukera.
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Uztailaren 30·an - 04:06etan·an
Nire ustez gabaz igotzeko aukera aipatu beharko zenuke. Urbiatik gora, haitzaren kolore txuria dela eta, ikusmen nahiko ona izaten da gau argietan. Pasabide latzenetan frontala erabiliz oso erraz igotzen da.
Gainera, tontorrean bertan aterpean edo baselizan lo egiteko aukera izango dugu, eta hurrengo egunsentia ikustekoa baita. Oso gomendagarria udan
Aizkorri Arantzazutik.
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Uztailaren 30·an - 04:06etan·an
AIZKORRI ARANTZAZUTIK.
Onatitik gora Arantzazuko bidera joko dugu eta zortzi bat kilometrora dago Frantzizkarren etxea ezkerraldean eta parez pare Oteizak diseinatu eta eraikitako eliza eta elizondoa. Aparkaleku eder bat dugu eliz parean eta egokiena kotxea bertan uztea dugu. Elizaren ezkerraldean bide bat dugu gorantza Sindika deituriko tabernara heldu arte. Hortik aurrera pista bat dago eta 5-10 minutuko bidea daukagu hezi batera heldu arte eta hau pasatu eta gero marka zuri gorriak jarraituko ditugu hau baita Urbiako zelaietara heltzeko bidea. 45 minutuko bidea daukagu gorantza eta desnibela nabarmena ez bada ere badago zer igo. Urbiara heltzen garenean lehenengo baseliza bat ikusiko dugu eta hortik eta pare bat minututara Elgoibarko mendizaleak eraikitako Fonda, gaur egunean konponduta dagoena eta jan/edana emateaz gain lotarako aukera ere ematen duena.
Fonda atzean utzita eta zelaiak ezkerralderantz zeharkatuaz artzai bordak ikusiko ditugu. Hor ere badugu mokadu bat egiteko aukera beti ere udabarri eta udazken urtaroen artean igotzen bagara. Eta berriro ere marka zuri/gorriak izango dira Aizkorrirako bidea adieraziko digutenak. Ordu erdi/hiru ordu laurdenean goian gaude. Hor aukituko ditugu argazkian agertzen den baselizatxoa, dozenerdi lagunentzako aterpetxo bat eta lehorturik ez badago kantinplora non bete ere baduzue iturritxo bat ere baitago gailurrean bertan.
Aizkorri
Xabier·k bidalia 2002·ko Abenduaren 27·an - 14:20etan·an
Otzaurtetik edo Arantzazutik?Nondik errezago?Eskerrikasko.
Otzaurtetik ala Arantzazutik
inaxio·k bidalia 2002·ko Abenduaren 28·an - 12:35etan·an
Nik uste biak ala biak ezagutu beharreko igoerak direla, baina ibilbide errazena eta laburrena erabili nahi izanez gero, hori Otzaurte aldetik abiatzen dena izango da, izan ere bada pista luze bat Otzaurteko bentatik abiatu eta ia-ia San Adriango leizeraino heltzen dena, kotxe arrunt batez ibiltzeko modukoa.
Mitologia pixka bat
inaxio·k bidalia 2003·ko Uztailaren 17·an - 16:28etan·an
Joxemiel Barandiaranen _Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca_ liburutik:
AIZKORRI.- Montaña donde vive el genio Mari en una caverna que se prolonga, según la leyenda, hasta la sierra de Aralar. De él se dice que fragua las tormentas desde su morada subterránea. Siguiendo una costumbre antigua, los frailes de Aránzazu subían al monte Aizkorri todos los años a bendecir desde su cumbre los campos guipuzcoanos y leer conjuros contra las tempestades. Si alguna vez olvidaban esta función, luego venían quejas de los pueblos, porque los religiosos -decían- no habían conjurado a la bruha de Aizkorri, para lo cual los vecinos de Cegama, entre otros, recogían anualmente una limosna.
En lo alto de la sierra existe una ermita en la que es venerado un Santo-Cristo, imagen románica de bronce.
Santo Cristoren ermitaz
inaxio·k bidalia 2003·ko Uztailaren 17·an - 22:31etan·an
Joxemiel Barandiaranen _Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca_ liburutik:
En la cumbre de Aizkorri existe una ermita de Santo Cristo. En ella es venerado un crucifijo de factura románica. De él cuentan que apareció en la cúspide de aquella sierra. Los cegameses y los alaveses se disputaban su propiedad. Los primeros lo llevaron a Cegama; pero la mañana siguiente apareció en lo alto de Aizkorri. También los alaveses lo llevaron a uno de sus pueblos; pero el crucifijo subió misteriosamente al lugar de su primera aparición. Después de muchas disputas, convinieron todos en que la milagrosa cruz perteneciera a aquel de los contendientes a cuyo pueblo estuviera mirando el crucifijo a la mañana siguiente. Llegada la hora, hallaron el crucifijo mirando a Cegama. Esto fue lo que zanjó el pleito.
A la cumbre de Aizkorri van en rogativa los cegameses todos los años y hacen celebrar una misa en la ermita a fin de evitar que el viento haga destrozos en las mieses. Suben también a esta ermita los que sufren reuma o dolores de cabeza, practicando el ejercicio del viacrucis en el recorrido, para lo cual hay cruces plantadas en el camino.
Muchos peregrinos que van a la ermita de Aizkorri llevan cintas de percal y las cambian por otras que cuelgan allí, de los brazos de la cruz. Son conservadas como amuletos.
Aizkorriko mendilerroan zehar.
Basakaitz·k bidalia 2003·ko Abuztuaren 19·an - 20:14etan·an
Otzaurtetik abiatzen den pista hartuaz (udaberri hontan zementatu eta moldatu berria) Aldaolara iritsi gaitezke kotxez edo oinez nahi izan ezkero, handik aterpetxera, aterpetxetik San Andriango lezera eta honetatik Aizkorriko tontorrera beti ere bideko seinalizazioei arretaz so eginez.
Goizean goiz abiatu ezkero egun pasa ederra egin liteke Aizkorriko mendilerroan zehar dauden tontor guztiak igoaz: Aizkorri, Aitzabal, Aketegi, Aitxuri, Iraule, Arbelaitz... amaitzeko Urbiako larreetara jeitsiaz.
Aizkorri ondoko tontorraren izena
JAG·k bidalia 2007·ko Azaroaren 13·an - 14:57etan·an
Aizkorriren eta Aiztontor Altuaren bitartean, gailurrean, tontortxo bat dago, txartel ontzi zilindrikoa duena, baina izenik ageri ez duena. Tontortxo horretatik hurbil, pixka bat Aizkorrirago, bat egiten dute Lizarratetik (Sandratiko tuneletik) zuzen datorren bideak eta Askiola ondotik bueltan datorrenak (bidegurutzetik ikusi egiten da tontortxoa eta txartel ontzia). Badakizue zein den tontortxo ontzidun horren izena?
Jon
Tontorraren izena
mou·k bidalia 2007·ko Azaroaren 16·an - 08:43etan·an
Kaixo Jon.
Hik esaten huan tontor horren izena Tontorraundi izan daiteke, hala ere, informazio gehiago eta argazkia nahi izan ezkero, joan hadi www.mendikat.net helbidera eta han jakingo dek hik esaten duan tontorra den ala ez. Izan ondo aio.