Skip to main content

Arantzazu .. Aizkorri ibilbidea

BatenBat·k

2005/05/30 - 00:00

Abiapuntua
Arantzazu
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Arantzazu-Burdinkurutze-San Adrian-Sancti Spiritus-Aizkorri-Oltza-Eskista-Arantzazu

Arantzazutik Gaztelu Haitzaren azpitik Arbelgaiztorantz abiatu ginen pistatik. Hegoalderako eta Ipar-Ekialderako bide guztiak albo batera utzita bidetik Ekialdera egin genuen, erreka zeharkatu eta hego-ekialdera, pistatik. Adi, minutu gutxi batzuetara bide zidor bat hartu beharra dago Ekialdera, harripilak daude ohartzeko. Berriro errekatxoa zeharkatu, eta pagadian gora egin aspaldiko bidetik Ekialdera, Burdinkutzera. Hau da, Oburu eta Petrinaitz artean.

Burdinkurutzetik ILaren seinaleak jarraituz San Adrianera, Ekialdera.

Kaltzadaren ondoko iturrian eztarria freskatu eta hamaiketakoa.

San Adrianetik Sancti Spiritusera. Mikeletetara doan bidea baino gorantzatxo hartu abereen bidexka Iparrerantz, poliki-poliki altuera hartuz Aizkorrira doan bidearekin topo egin arte.

Aizkorritik hasieran Ekialdera eta gero Hegora jotzeko dagoen lehenengo aukera hartu. Bidea beherantz egiten du Hego-Ekialderantz. Ematen du Oltza atzean uzten dela, eta halaxe da. Adi, Hego-Mendebalderantz ateratzen den bidearekin, horrexek eramango bagaitu Oltzara.

Oltzatik ILaren seinaleak jarraituz Urbiara, Mendebaldera, Aketegi gainean dugula. Urbia errekatik gora, Mendebaldera, gure txakurraren pozarako.

Lepora heldu gara eta Mendebaldera jarraitu dugu. Jadanik aldatz behera. Konturatu orduko Eskistan gaude.

Azken geralekua, kotxera heldu baino lehen Goiko Bentan. Ezin alde egin bertako gatzatua jan barik.

Animo eta on egin, ez zarete damutuko.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi