Skip to main content

Gaboñu / Artia mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Buzoia | ©Enezubi (20231022)
Altuera
1.175 m
Beste izenak
Gaboño
Zerrenda
Abiapuntuak
Arantzazu · Arriola · Barria · Larrea · Kortakogain · Madina
Lurraldea

Gipuzkoa eta Araba arteko muga jasotzen duen Elgea mendilerroaren erdialdean gelditzen da Gaboñu /Artia izeneko gaina. Mugaren mugarriak nahikoa ez eta zorigaiztoko haizerrota lerro amaigabea jasan beharra ere tokatu zaio eta, esan beharrik ez dago, errota zuri erraldoi horiek erabat itxuraldatzen dute gailurraren inguruko paisaia. Errotak alde batera utzita mendi soila da goi aldean, larre eta txillarrak estalia; hala, ikuspegi zabala eskaintzen du Iparraldera nahiz Hegoaldera. Iparraldeko isurialdean pagoa den bezala, harizti zabalak dira nagusi hegoaldekoan, gailurreko txillardia eta Barria aldeko larreen artean.
Aldamenean Sekillaga (1152 m.) izeneko gaina dauka, hura ere errotez inguratua, eta bertan Mugarrihandi izeneko zutarri haundia, lurrean etzana. Euskal Herriko handiena bera omen da.

Mendialdea*
Elgea

Oso gertu (< 1.000 m)

MUGARRIAUNDI zutarria (935 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Barria .. Gaboño / Artia Barria inaxio

Komentarioak

  • account_circle

    igorbitx·k bidalia 2002·ko Irailaren 6·an - 11:14etan·an

    Tristea da, euskal herrian ongien kontserbatuta dauden mendi gailurrak parke eolikoekin betetzea.
    Batik bat Elgeako mendilerroan bezala, gure antzinako arbasoen arrasto ugari dauden lekuan.
    Milaka urtetan bertako bakardadearen bakean salbu egon den paisaia, betik euskaldunon ikurra izan dena eta historiako kasu askotan salbazioa izan dena ere suntsitu egin ote behar dugu.

    Pena gehiago ematen du gainera, urbanizazio aldetik gainezka dagoen kostaldean, edo itsasoan bertan kalte askoz ere gutxiago sortuz %70 aldiz energia gehiago atera daitekeela jakinez.

  • account_circle

    Karlos·k bidalia 2003·ko Uztailaren 28·an - 17:13etan·an

    Harrituta geratu nintzen Barriatik Gaboñora igotzean. Hain igoera eta mendi ederra izanik eta goian kamioiek eta makinek lurra mugituz eta bide zabalak eginez. Elgea mendillerro osoa parke eoliko bihurtuta progresoari esker.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

MUGARRIAUNDI zutarria (935 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi