Autoz Barriako monastegiaren aldamenetik pasa eta Baltia izeneko etxaldera heldu behar dugu lehendabizi. Han autoa utzi (erne traban utzi gabe) eta ekialdera abiatzen den pista zabala hartuko dugu. 500 metro aurrerago basotik atera eta pistak itzuli zabal bat eginez mendi aldera jotzen du (bidegurutzean ezker aldera jo), hesiz inguratutako larre zabalen artetik. Pista utzi gabe, berriro basoan sartzearekin batera langa batekin egingo dugu topo. Handik aurrera bidea zakarragoa da, baina gurdibide zabala izaten jarraitzen du (eta hala da igoera osoan). Bide nabarmenenari jarraitu behar diogu, gero eta aldapa handiagoan gora eginez. Halako batean basotik irten eta minutu batzuk beranduago bidea zakartu egiten da, ezker aldera jo eta Gaboño mendia bera saihestuz Sekillagara lotzen duen lepora heldu da. Bertan gelditzen da tontorra, eskubi aldera jota, 50 bat metro gorago. Beste aldean Sekillaga, bere mugarri handiarekin, haizerroten mendean.
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig