Skip to main content

Toloño mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©inaxio (20030712)
Altuera
1.263 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Bastida · pto. Ribas · Buradon
Lurraldea

Mendi ederra da Toloño, euskal mendizale orok ezagutu beharreko horietakoa. Gainaldean tontor ugari ditu eta ez da erraza altuena zein den asmatzea. Peña del Castillo deritzo Mko muturrean dagoenari, baina ez dakit izen hori oso zuzena den, izan ere erdialderago, santutegiaren ondoan dagoen haitz ikusgarri hori da gazteluaren hondakinak gainean dituena. Ez da igotzen erraza erdialdeko haitz hau, tximinia pare bat dira horretarako aukera ematen dutenak. Tontorra Ekialderago dago, hiru buzoirekin seinalatuta, baina erpin geodesikoa oraindik Ekialderago dagoen beste muino baten dago. Edozein modutan gainaldea hara eta hona ibiltzeko paraje ederra da. Erdi Aroko Santutegi baten hondakinak ikus daitezke bertan eta baita elurzuloa ere, bere aldamenean. Eguraldi garbiarekin Errioxa osoa ikus daiteke Hegoaldean.

Mendialdea*
Toloño

Oso gertu (< 1.000 m)

Toloño santutegia (567 m.) · RIPARASA zutarria (593 m.) · Peña del Castillo mendia (760 m.) · Humilladero umillatokia (985 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Toloño Teresoko Ribas gainetik JFdeA
Bastida .. Toloño Bastida BatenBat
La doble cima de Labastida San Ginés (Labastida) Tito Pueyo

Komentarioak

  • account_circle

    Aritz·k bidalia 2002·ko Ekainaren 18·an - 22:55etan·an

    Toloño oso mendi polita da.Bertan ganadu asko ibiltzen da.
    Ni, San Gines parketik joaten naiz.Iraupena ordu bat ingurukoa da.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Urriaren 25·an - 17:43etan·an

    Kaixo Lagun:

    Lan bat egiteko, mendi honen argazkiak behar ditut eta seguru zuk batzuk bidaltzea duzula. Gustatuko litzaidake argazki hauek artxiboetan izatea, Internetekoak ez bait dadate balio.

    Mila esker zure laguntzagatik!

    Gurutze

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Apirilaren 17·an - 20:40etan·an

    Ederra izan da Toloño igotzea gaurko eguraldiarekin eta ederra tontorratik ikuspegia. Rivas de Tereso portutik igo gara eta nahiko bide erraza da.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Irailaren 16·an - 20:27etan·an

    Ni asteburu honetan joan naiz Toloñora eta asko gustatu zait. San Gines parketik igo ginen eta bidea erraza da, bero asko egin arren. Gainera gailurretik bista ederrak ikusten dira.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Apirilaren 28·an - 12:02etan·an

    Kaixo lagunak:
    Domeka honetan Algortako Itxartu Mendi Taldeak txangoa egingo du Toloño mendira Bastidatik hasita gero Laguardian bazkaria egiteko. Anima zaitez eta erdu geugaz! Goizeko 9:30ak aldera aterako gara Bastidatik

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Toloño santutegia (567 m.) · RIPARASA zutarria (593 m.) · Peña del Castillo mendia (760 m.) · Humilladero umillatokia (985 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi