Skip to main content

Toloño ibilbidea

JFdeA·k

2006/02/13 - 10:49

Abiapuntua
Teresoko Ribas gainetik
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Eskema
Teresoko Ribas gainetik-Hamabiak haitza-Toloño-Azkorri-Tereseko Ribas gainera
Iraupena
5 ordu
Lurraldea

Tereseko Ribasetik aurrera egin dugu, Urizaharreranzko norabidean. Herritik 2,2 km.ra errepidearen albo batean kotxea utzi eta gaurko ibilbidean abiatu gara, ILaren seinaleak jarraituz.

IMendebalderako norabidean Hamabiak tontorrerantz jo dugu .

Umiltze lekuaren aztarnetara heldu gara, gorantz jarraitu dugu, Irantz. IEranzko bidezidorra hartu dugu, harripilak daude, Toloñorako bide nagusia bertan behera utzi dugu, bidezidorrak Hamabiak haitzera eramango gaitu.

Hamabiak haitzetik, gezurrezko Toloño, Toloñora abiatu gara goilautada zeharkatuz IErantz.

Bertotik Iera ikus ditzakegu Zapiturri, Ortada lautada, ... .

Ekialderantz jo dugu Leonerantz harripilen laguntzaz. Salsipuedes lepora heldu gara, Azkorri tontorra geure aurrean dugu, Iera. Harripilek eta plastikozko zintek bidelagun.

Aizkorri tontorra ez dago punturik garaienean haitzaren muturrean baizik, Ekialdean.

Bide berberetik atzera egin dugu Salsipuedes leporaino. Berton bi aukera daude Ortadarantz ala Aizkorriren hegoaldetik jotzea, bidezidorra eta harripilak daude. Guk azken hau aukeratu dugu, bidea oso aldapatsua da. Haitzari buelta eman ostean pagadian sartu gara.

Payueta lepora heldu gara, langa gainditu eta bertatik hegorantz ateratzen den bidea hartu, pinadian zehar, ez dago Ribas gainera heldu beharrik, kotxera heldu gara.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi