Altuera
910 m
Beste izenak
Arrolamendi
Zerrenda
Abiapuntuak
Legazpi
· Oñati
· Deskarga
· Antzuola
Lurraldea
Pinuz inguratuta dago bere gain borobila, larre eremu zabal eta soila. Gasbideak zeharkatzen du larrearen azpitik alderik alde gain hau eta motorrak hasiak dira bideak urratzen tarte batzuetan. Baina ibiltzeko inguru atsegina eta garbia da oro har. Arranoaitzeko gaina dauka HMko lepoarekin lotuta eta erraza da harainoko bidea egitea, nahiz Gorostiagaraino luzatzea, gora-behera oso txikia baita horien artean. Bada tarte horretan historiaurreko zenbait aztarnategi.
Mendialdea*
Arrolamendi
Oso gertu (< 1.000 m)
ARROLAMENDI I tumulua (225 m.) · Ardanbidetaburu tumulua (852 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Arrolamendiko tontorrak lotzen | Deskarga | 790 m | Jose |
LARREA(ALAVA) .. Arrola | LARREA(ALAVA) | BatenBat |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Informazioa
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Apirilaren 8·an - 20:53etan·an
Nik beste Arrola bat ezagutzen dot. Bizkaian dago, Nabarnizen hain zuzen be, eta 532 metroko altuera dauka. Ondo egongo zan mendi honi buruz be informaziñua jartzia. Mendixak, ipar-ekialdian Nabrniz bera, ekialdian Illuntzar eta hego-ekialdian Aulesti dauka.
Re: Informazioa
inaxio·k bidalia 2002·ko Apirilaren 8·an - 21:40etan·an
lehendik ere sartuta dago Arrola hori. begiratu bizkaiari dagokion atalean.
Salda beroa
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Irailaren 16·an - 13:10etan·an
Arrolamenditik behera, gasbidea (Legazpirantz) jarraituz, Kimu Berri aterpetxoa dago.
Igandero salda beroa eskaintzen zaie mendizaleei bertan, borondatearen truke.
Antzuolatik ere badago Arraolara juatea.
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Uztailaren 5·an - 16:46etan·an
Antzuolako Arraola mendi taldeak antzuolatik arrolara juateko bidea markaturik dauka.