Ibilbideak

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2014, uztaila 28 - 20:50
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Astigarragako Benta
Eskema Astigarragako Benta - Liztorreta - Idoia - Malbazar - Urdaburu zeharra - Ugaldetxo - Latse - Akola - Landarbaso zeharra - Liztorreta - Astigarragako Benta

Bidean aipagarri: Akolako parkea Ereñotzu aldean, hainbat monumentu megalitiko aipagarrirekin eta Txirrita Bertsolariaren omenezko harrizko irudia, nahiko ahaztuta, Latse aldean.

inaxio-k sortua, 2014, uztaila 28 - 20:23
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Arritxulo aterpea
Eskema Arritxulo aterpea - Aritxulegi - Aialde jatetxea - Kanala - Domiko zentrala - Domiko urtegia - Bidago Gaña - Domiko urtegia - Sekuoia - Aritxulegi - Arritxulo.

Aialde jatetxetik Domikoko zentralerainoko tartea porlanezko losaz estalitako kanal baten gainetik doa eta inguru malkartsua denez menditik eroritako harriak eta lurra topatuko dugu tarte askotan, kontu pixka batekin ibili beharra dago. Ibilbidearen zailtasun handiena Domikoko zentraletik urtegira igotzen den porlanezko bidean dago, aldapa handiarengatik. Gainontzeko bide gehiena pista zabaletan barrena doa, Artikutza aldeko isurialdeko bidezidorra kenduta.

inaxio-k sortua, 2014, uztaila 12 - 18:31
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Astigarragako Benta
Eskema Astigarragako Benta - Alcampo - Bidegorria - Altzibar - Sorondo - Irubirita - Añarbe - Añarbeko Presa - Goizuetako errepidea - Ugaldetxo - Hernani - Astigarraga - Astigarragako Benta.

Añarbe urtegia inguratzen duen pista oso aproposa da mendiko bizikletarako, baina badu eragozpen haundi bat: ezin da presa gainetik pasa eta ezinezkoa da itzulia osatzea, bizikleta bizkarrean hartu eta nahiko aldapa txarretan ibili gabe. Errenteriako Udalari dagokion aldean (Goizuetari dagokio presaren beste aldea) ez dago Goizuetako errepidera jaisteko biderik... zabalik. Ze egon badago errepide bat urtegia inguratzen duen pista bukatzen den lekutik Goizuetako errepidera jaisten dena, baina tarte horretan hesiz itxita dago.

Jose-k sortua, 2014, maiatza 23 - 18:26
Kategoriak Zeanuri
ABIAPUNTUA Saldropo
Eskema Saldropo – Uguzpe ur-jauzia
inaxio-k sortua, 2014, maiatza 1 - 15:35
ABIAPUNTUA Ormaiztegi
Eskema Ormaiztegi - Bide Berdea - Lierni - Bide Berdea - Bernaola - Mañastegizahar - Peatza

Hasiera eta batez ere bukaera ditu gogor xamarrak; bide erraza da bestela, garai bateko meatzeetako trenbidearen arrastoa jarraitzen baitu. Bidean argibideak ematen dituzten panel ugari ikus daiteke eta bidea zabala eta zoru onekoa da.

Bernaolatik gora trenbidearen arrastoa utzi eta bidea estutu eta zakartu egiten da, aldapa gogorrekoa da tarte batzuetan eta bizikletatik jaitsi ere egin beharko duzue non edo han.

Jose-k sortua, 2013, abendua 31 - 10:48
Kategoriak Bergara, Elgeta, Elorrio, Ermua, Zaldibar
ABIAPUNTUA Ermua
Eskema Ermua – Aixola – Erdella – Intxorta – Kanpazar

GR 123 Bizkaiko Biraren 7. etapak Ermuan du abiapuntua, eta Kanpazar mendatean helmuga, hurrengo etaparako geratuko den Udalaitzen barrenean. Bi tontorretatik pasatzen da, Erdella eta Intxorta. Etapa erreza dela esan daiteke. Labur xamarra da, eta bideak erosoak dira ibilbide osoan zehar. Bide zuzena aurkitzea erreza da gainera, ondo seinaleztatuta dagoelako eta hartu beharreko bidea zein den erraz antzematen delako ia toki guztietan.

ietxaburu-k sortua, 2013, abendua 19 - 20:51
ABIAPUNTUA amorebieta-etxano
Eskema Amorebieta-Belatxikieta-Leungane-Durango

Amorebieta-Etxanoko eliza ondoan aparkatu eta trenbidearen gaineko zubitik, hegoalderantz joko dugu eta pista batetik gorantz abiatuko gara. Bidea, beti zabala, marra hori batzuekin seinalatua dago. Aramotzeko tontorretara hurbiltzean, pistak ekialderantz hartzen du eta jaisten hasten da. Hor pista utzi eta bide zidor bat jarraituko dugu bertan ikusten den Belatxikietara (663 m).

ietxaburu-k sortua, 2013, abendua 17 - 19:07
ABIAPUNTUA Zaldibia
Eskema Zaldibia-Akapulko-Ausa Gaztelu-Pikueta-Akapulko-Zaldibia

Zaldibiatik Larraitzera doan errepidetik 3,700 km. aurrera jarraitu eta hantxe Bentaberri ondoan utziko dugu autoa. (180 m)

Jose-k sortua, 2013, abendua 6 - 17:33
Kategoriak Eibar, Elgoibar, Ermua, Markin-Etxebarria
ABIAPUNTUA Urkarregi
Eskema Urkarregi – Kalamua – Garagoiti – Akondia – Usartza – Ixua – Urko – Ermua

GR 123 Bizkaiko Biraren 6. etapa laburra baina menditsua da. 4 tontorretatik igarotzen da. Kalamua (edo Maaxa), Garagoiti, Akondia (edo Arrikurutz) eta Urko, baina ezin daiteke esan etapa gogorra denik, aldaz gorako tarteak ez baitira oso luzeak. Etapa hau kontrako noranzkoan eginez gero gogorragoa izango da, Ermua Urkarregi baino beherago dagoenez goranzko tarte gehiago daudelako, Urkora igoera bereziki. Dena den, Garagoiti eta Akondiako tontorretatik pasatzea ez da beharrezkoa. Mendebaldetik ingura daitezke, gorabehera gutxirekin.

Jose-k sortua, 2013, abendua 1 - 22:02
Kategoriak Berriatua, Markin-Etxebarria, Markina-Xemein, Mendaro, Mutriku, Ondarroa
ABIAPUNTUA Ondarroa
Eskema Ondarroa – Santakrutz – Tontorramendi – Arnoate – Urkarregi

GR 123 Bizkaiko Biraren 5. etapak kostaldetik barnealderantz egiten du, Gipuzkoa eta Bizkaiko muga jarraituz, Ondarroan hasi eta Elgoibar eta Markina lotzen dituen Urkarregi mendatean amaitzen delarik. Mendi tontor batetik igarotzen da etaparen hasieran, Tontorramendi, baina aurrerago ibilbideak altuera handiagoa ere hartzen du, beste tontorrik zapaldu ez arren. Tarte gehienetan pinudietan zehar doa bidea, eta ikuspegi askorik ez du eskaintzen.