Altuera
768 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Arrate
· Etxebarri
· Ixua. (G.)
Mendi erreza eta ematen duen baino politagoa. Gehienbat Artibaiko aranean daukan biztengatik eta baita egun berberean Urko mendia egiteko daukan aukeragatik. Umeekin eta mendian hasiberriekin joateko paregabea urtaldi osoan.
Oso gertu (< 1.000 m)
KALAMUA 2 trikuharria (92 m.) · OLABURU trikuharria (319 m.) · DIRUZULO trikuharria (352 m.) · Santumotz ermita (758 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
GR 123 - 6. etapa: Urkarregi – Ermua | Urkarregi | 800 m | Jose |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
KALAMUA 2 trikuharria (92 m.) · OLABURU trikuharria (319 m.) · DIRUZULO trikuharria (352 m.) · Santumotz ermita (758 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Kalamuari buruz.
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Uztailaren 30·an - 04:06etan·an
Kalamua mendia belartsua da tontorraldean, azpian pinuak, batez ere, eta pagoak nagusi dituela. Igoerak bai Elgoibarretik (San Pedro auzotik, edo ta San Migueletik- Markinako mugan-) bai Eibartik (Arrate aldetik ) igo laike.
Bide politena San Migueletik dela esango naban; Erritik ia"carretera" ikutu gabe joan laike auzo onetara Santa Clara auzotik zuzen jota. San Migueletik Morkaiko media igo, errez errez, ikuspegi eder bat aprobetxatuz. Emendik "Hiru Iturri" iturrira ia ia lau dao eta bertatik Kalamura igoera aldapatsua. Igoeran Gipuzkoa eta Bizkaiko ikuspegi goxua eta aizea izango dira lagun. Jeisterakoan San Pedro auzoan edo Aubixa Baserrian zeozer "pikau" laike Elgoibarrera jeistera bazoaz edo Arraten Eibarrera bazoaz.
Beltaren denbora 4-5 ordukoa da norbera mendian moldatzen den trebetasuna kontuan izanda.
lokatza
josu·k bidalia 2003·ko Abenduaren 13·an - 21:47etan·an
Urkarregi-KALAMUA-ARRIKURUTZ-URKO-Eibar ibilbidea egin dugu gaur. Kalamuarako bidea guztiz lokaztuta zegoen, nazkagarria.
Tontorretik aurrera, Arrikurutz eta Urkoruntz arazorik gabe ibili gara ikuspegi paregabea dastatuz, gaurko eguraldia zela eta.
5 ordu, hamaiketakoa eta guzti.
MOTORRAK
unai·k bidalia 2004·ko Martxoaren 7·an - 21:25etan·an
Zer pasatzen da kalamua aldian? nahikua da!! azken aldixan jun naizen guztixetan motorren batekin topau naiz. Kalamua ez da zirkuito bat!! mendi guztixa apurtuta lagatzen dabe,ta ez dot ezebe esango ateratzen daben zaratiaz.
Aste hontakua \"la reostia\" izan da, badakiu danok zela egoten dan bidia lokatzez josita, ta ein daben elurtiakin zelan geratu bihar dan, ba hori gutxi balitz jendiari ez jako gauza hoberik okurritzen motorrez gain todoterrenuekin igotzia bidia oindiok piska bat hobeto lagatzeko. Nun daoz forestalak, ertzainak... ?uste neban debekatuta zeguala. Besterik gabe, agur bat
Re: MOTORRAK
mou·k bidalia 2004·ko Martxoaren 11·an - 11:24etan·an
Aupa Unai kaña eman behar diogu motorzaleei eta todo terrenoan dabiltzanei eta eutsi goiari. Mou
Gudari Eguna!
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Irailaren 27·an - 09:43etan·an
Atzo ospatu zen omenaldia Kalamuan \"Gudari eguna\" zelebratzeko. Aupa!!!
Bazen garai bat non kalamua
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Urtarrilaren 23·an - 18:41etan·an
Bazen garai bat non kalamua mendixak beste izen bat zakan, kainamua hain zuzen ere, zeren berton dena zauan kainamu landarez beteta. Eta kristauek aldatu ein zeben, gaur egun duenaz jarriz (ez da asko aldau, baina...). Nire uste zapalian, hobe izango zen pinuan aldian landare hori landauta egotia, Amalurrantzako hobe ta gure beharretarako ere, ta ez bakarrik erretzeko!!!!!!!!!!!!!!
Max -> Maaxa
inaxio·k bidalia 2006·ko Uztailaren 9·an - 17:02etan·an
Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
"<cite>Izen honen ahozko erak askotan euskarazko artikulua darama eta gainera -a- luzea ahoskatu ohi dute inguru horretako hiztunek. Ondorioz, badirudi zuzenena <strong>Maaxa</strong> idaztea dela. La forma oral de este nombre lleva a menudo el artículo vasco -a y además los hablantes locales suelen pronunciarlo con -a- larga. En consecuencia, parece que lo más adecuado es escribirlo <strong>Maaxa</strong>.</cite>"