Urkulu eta Artixa errekek osatzen dituzten bailaren artean ipar-hego norabideko gandor bat dago. Bertako punturik altuena Orkatzategi da 874 metrorekin, eta iparraldera erakusten dituen hormatzarrekin. Orkatzategi baino zertxobait iparralderago, eta Urrexola Garaia lepoak banatuta, Gorordo dago. Gorordotik aurrera gandorrak poliki poliki altuera galtzen du, Zubillaga auzuneraino iritsi arte.
Aretxabaleta eta Oñatiko udalerrien arteko muga egiten du Gorordok, Urkulu urtegia eta Urruxola auzunearen artean.
Ezin esan mendi polita denik. Ia erabat pinuz estalita dago, eta gas-hodia tontorretik pasatzen da. Hori gutxi balitz, Orkatzategi ikusgarria ondoan izateak guztiz itzalean uzten du Gorordo.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Izena
mou·k bidalia 2005·ko Ekainaren 6·an - 10:51etan·an
Kaixo mendizaleok.
Gorordo mendia ere Beretzibar bezala ezagutzen da.