Altuera
1.145 m
Beste izenak
San Cristóbal
Zerrenda
Abiapuntuak
Kontrasta
· Iturrieta
· Uribarri
Lurraldea
Kontrasta herriaren gainean erakusten dituen hormak izango dira mendi honen bereizgarri, baina Kontrastatik begiratuz gero nahikoa itxura zatarra erakusten du, idortutako buztinezko aldapa biluziak, antena instalazioa gain-gainean... ez da hori tontorra ordea, tontorra mendebalderago dago, pagadi eder baten azpian eta bere oinean zabaltzen den haran luzeari begira. Iturrieta aldetik dator antena instalaziora heltzen den asfaltozko pista.
Mendialdea*
Iturrieta
Oso gertu (< 1.000 m)
ESKIBELA eremu tumularra (361 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Kontrasta .. San Cristóbal | Kontrasta | inaxio |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Txakur mendizalea
inaxio·k bidalia 2003·ko Irailaren 21·an - 23:05etan·an
Herritik mendira abiatzean txakur txiki batek aurrea hartu eta nire zain gelditu zen hilerritik aurrerako bidean. Herritar batek esan zidan bertatik abiatzen ziren mendizaleekin igotzeko ohitura izaten duela txakurrak eta joateko lasai, bazekiela nola itzuli. Hala egin nuen eta oso txakur zintzoa dela esan behar. Buelta osatu ondoren herrira itzuli eta orduan desagertu zen txakurra herriko kaleen artean. Argazkietan ageri den hori da txakurra.
Re: Txakur mendizalea
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Urriaren 17·an - 10:58etan·an
Atzo, urriak16, Kontrastatik San Cristobal eta Bitigarrarako joan-etorrian txakurtxo bera lagun izan genuen egun osoan.
Izen aldaketa: San Cristóbal -> Ilarratxa
inaxio·k bidalia 2007·ko Apirilaren 7·an - 21:36etan·an
Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Inguru horretako hiztunengan bizirik dirauen toponimoa berreskuratzen da eta, bilaketarako lagungarri gisa, santu izena uzten da oraingoz, hori bai, euskal grafia emanik.
Se recupera el topónimo aún vivo entre los hablantes de la zona, si bien por el momento dejamos el nombre del santo como ayuda para su búsqueda, eso sí, dándole grafía eusquérica."