Argañeta mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20050508)
3136 klik
Altuera:1.003 m
Beste izenak: Abrakil
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Aldude
  • Banka
  • Beartzun
  • Erratzu. (NB.)
Lurraldea:Nafarroa

Auzatik Hra luzatzen den gandorra altuera galtzen doa pixkanaka Berderizko lepoan 700 metrotik behera etorri arte. Tarte horretan hainbat muino nabarmentzen dira eta horietan bereziena Argañeta da. Izenak ondo dioen bezala, haitza gailentzen da tontorrean, amildegi ikusgarriak harrotuz gainera Aldude aldera. Baztan aldeko isurialdea ordea leunagoa da, ibiltzeko eremu erraza eta polita, basoak estalia gehiena. Buzoirik ez da ageri tontorrean. Tontorrak estatuen arteko muga zaharrarekin bat egiten du (113. mugarria tontorretik gertu dago, Baztan aldera luzatzen den bizkar harritsuan). Ibilbidea luzatu nahi izanez gero Auza ez da urruti gelditzen (nabarmenak dira gandorrari jarraituz harantz doazen bideak). Urruska izeneko beste gain bat du aldamenean bestela, ia bera adinakoa, basoak estalita.

Komentariorik ez..

Near targets

Argañeta zutarria (324 m.ra) · PAGOZELAI zutarria (393 m.ra) · ABRAKUKO ZELAIA trikuharria (491 m.ra) · MUNAUTZ trikuharria (600 m.ra) · Urruxka mendia (799 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 23·ra, 23 guztira