- Arribe
- Atallu
- Gorriti
Tontorreko ermitatik datorkio izena, haitzaren gainean eraikitako ermita txikia. Bere inguruan hainbat harrizko hormaren hondakinak atzeman daitezke eta ikusten da garai baten leku estimatua zela. Gorriti aldetik abiatuz gero erraz menderatzen den mendia da, autobiaren azpitik (Gorritiko irteera) nahiz gainetik (Pagozelaiko zubia) pasata. Iparraldeko pagadian barrena (pista) edo Hegoaldeko gandorretik igo daiteke. Ibilbidea osatu nahi izanez gero Elosta mendia gertu da, Hegoaldean. Igoera luzeago bat egin nahi izanez gero, berriz, Atallu edo Arribe aldetik igo beharko duzue.
Komentariorik ez..
Near targets
Santa Barbara eraikina (14 m.ra) · San Bartolome eliza (544 m.ra) · Gorriti kontzejua (643 m.ra) · GORRITIKO LANGA tumulua (649 m.ra) ·