Arainburu mendia

Xabiaram·k

2022/02/04 - 21:59

Arainburu Loitzate aldetik ikusita
Arainburu Loitzate aldetik ikusita ©inaxio (20220128)
8 klik
Altuera:1.054 m
Mota:Mendia
Mendialdea:Mendaur
Abiapuntuak:
  • Goizueta
  • Artikutza
  • Arantza
  • Zubieta

Mendaur mendilerroko tontor garaienetako bat eta Elama arroko eta Artikutzako barrutiko mendi garaiena. Gainalde belarditsuak eta iparralderako isurian pagadi handiak dituena. Loitzate eta Ekaitza artean egotea egokitu zaio eta haiek baino metro batzuk gehiago izanagatik ez zaio tokatu mendi nagusien ohiko ikurrik: ez erpin geodesikorik, ez txartelontzirik eta izena bera ere kolokan izan duela ikus daiteke mapa zaharretan. "Aranburu"k izen ezin egokiagoa ematen du, bera delako Elamako harana eta Aurkidi-Mendrasako haranen buruko mendia, baina "Arainburu" modura aipatuta ikusten da azken aldian. Nolanahi ibilbide askoren bidegurutze ere bada eta ezin bisita egin gabe utzi.

Komentariorik ez..

Near targets

IBINTZA harrespila (810 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 20·ra, 20 guztira