Aitzegigaña mendia

inaxio·k

2021/07/11 - 20:10

Aitzegigaina tontorra
Aitzegigaina tontorra ©inaxio (20210710)
2 klik
Altuera:1.253 m
Beste izenak:
  • Haitzegi
  • Aitzegi
Mota:Mendia
Mendialdea:Aralar
Abiapuntuak: Guardetxea
Lurraldea:Nafarroa

Mezeriaingo bailara Iparraldetik ixten duen ertz harritsua da Aitzegigaña. Bi tontor nabarmetzen dira gora-behera gutxiko bizkar luze horretan, eta horietan metro bat edo beste garaiagoa da mendebaldekoa. Ez du ez txartelontzi eta ez erpin geodesikorik, haitz mutur batzuk baino ez amildegi txiki baten ertzean. Ekialdean pagadiak erabat estaltzen ditu bere hegiak, baina ekialdean bada larre eremu zabal eta garbi bat eta bertara heltzen da Guardetxetik Igaratzara doan bidetik datorren basa-pista bat. Hango atakatik tontorrera denbora gutxi behar da. Gainaldean sasia gailenduta dago eta eremua zakar xamarra da, baina arazorik gabe heldu daiteke tontorrera. Nahiko gertu gelditzen da Irutxin koba, bisitaldia osatzeko.

Komentariorik ez..

Near targets

Olaz koba (282 m.ra) · ? harrespila (574 m.ra) · ? tumulua (680 m.ra) · Irutxin koba (682 m.ra) · Aizpearro harpea (824 m.ra) · SAKELA tumulua (867 m.ra) · Aizpearro arkue (871 m.ra) · DESAMALKOR tumulua (918 m.ra) · ARANE etxola hondoa (971 m.ra) · ? trikuharria (988 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints